Etien Salaberri (1903-1981) XX. mende nahasiaren lekuko paregabea da. Ibilbide aberatsa izan zuen, hainbat bizipen iraganik: Heleta Garrako haur, urteetan irakasle, 5 urte preso Alemanian, kronikari eta saiakera idazle nasaia.
Ohargarriak dira Etien Salaberriren ideia modernoak. Filosofian tituluduna, Salaberri apeza bere garaiko mugimendu sozialen alde agertzen da. Igurikatzen du bakea bermatuko duen nazioen Europa bat, eta bere buruaren jabe litekeen Euskal Herri bat.

Hemen proposatzen dizuegu artikulu andana bat, damurik gaur doi bat ahantzia dagon Euskal Herriko figura intelektual honen hurbiltzeko.

[…] L’aliénation basque, comme l’aliénation bretonne, ou flamande, ou occitane ou hindoue, a d’abord été une aliénation culturelle […]

Euskaltzalea izan ondoan, abertzalea

Gerla denboran bizi izan zituen esperientzia harrigarriek osoki aldatu zioten Salaberriri munduaren ikusteko moldea. Ikusi zituen gertakari latzak, kurutzatu zituen jatorri eta pentsamendu ezberdineko pertsonekin izan eztabaidek hau ulertarazi zioten: Alemania ez zen izan ziren sarraskien hobendun bakarra, Frantzia ere bere jarrera eta egitateengatik herraren eta mendekuaren ereile izan zen. Bere baitan argi egin zen sendimendu berria: oroz gainetik Euskaldun izaitearen kontzientzia.
Bizi izan zuen barne-iraultza “birsortze” deitu zuen.
Bere ideia eta borroka ideologikoen alde jardun zuen Salaberrik 1981ean hil zen arte, hedabideetan egin zituen milaka artikulu, irrati kronika eta editorialetan, baita publikatu zituen saiakera eta oroitzapen obra desberdinetan.

 

Kazetaria

Gerla ondotik segidan, Lafitte kalonjeak galdegin zion Herria kazetan idaztea. Astekaria sortu berria zen, Eskualduna kaseta ondokoa. Alabainan, agerkari historikoa 1944an hetsia izan zen Pétain-en aldeko sutsua agertu zelako gerla denboran.
1945tik 1981a arte aste oro Salaberrik idatzi zuen Herrian. Euskarazko artikuluak “So egile” sinatzen zituen, frantsesezko artikuluak “Pointes sèches” izenburupean agertzen zirelarik.
Hainbat aldizkari ospetsutan ekarpenak egin zituen ere bai: Gure Herria, Euzko gogoa, Gernika, Jakin, Eclair-Pyrénées

Filosofiaz edo fedeaz aritzen bazen ere, oso iritzi emaile politikoa izan zen Salaberri. Frantzia eta Euskal Herriaren aktualitatearen aztertzaile bipila agertu zen, bere gogoko ideologiak nabari uzten zituela: Kristau demokrazia, Europa federalista eta supranazionalaren aldekoa, abertzaletasuna.
Bere filosofia klaseetako ikasleek ere horrelako “irakaspenak” jasotzen zituzten eta J. Louis Davanten erranetan(1) euskaldun gazteria batengan itzala handia izan zuen.

Abertzalea. L'aliénation basque liburua, 1967.

Gaztetan zen euskalzaletik,  bere garaiko Euskal Herriko hainbat jakintsu, apez eta laiko, ziren moduan, bere biziaren bigarren zatian Salaberri abertzale bilakatu zen, bidaia intelektual baten ondotik, Pako Sudupek(2) honela aztertzen duena: “Frantses nazionalismo federalista-zentristatik deslotuz joan da, frantses jakobinismo erasokorra dela kausa, frantsestasunari inoiz uko egin gabe; eta, euskaldun kontzientzia kultural garbitik abertzale politikora hurbildu edo heldu da, Europaren baitako Euskal Herri batu burujabearen alderako atxikimendu sendoa aldarrikatuz.”(3)

Aski ustegabeko ibilbidea izan zuen Salaberrik, kontsideratuz zein belaunaldi, hezkuntza, ingurumen intelektualetik zetorren. J. Louis Davant-ek aitortzen dio hortan ausardia: “Urrats handia egin zuen Salaberrik abertzale agertuz, Frantzia argi eta garbi ukatu gabe […]. Arras guti ziren abertzaleak haren adineko euskaltzale nahiko ugarien artean. Enbatako gazteekin ziren kasik bat egin eukaltzale eta abertzale bi konzeptuak.”(4)

L’aliénation basque liburua agertzen du 1967an. Historia eta filosofia nahasten dituen gogoetalan horretan, Salaberrik bere azterketa eskaintzen du, Frantziak nolako menpekotasunean daukan Euskal Herria salatzeko, kolonia bat bezala hartzen duelarik. Gaitzak dira Frantziari leporatzen dizkion zapalkuntza jarrerak: hizkuntza desagertarazi nahia, eskolaren eraginaz, ekonomia aldetik osoki bazterrera utzia izan diren hego parteko lurraldeak, azpi-garapena, huste demografikoa, gibelatze larria eraginez. Kulturalki, zibilizazio baten ukazioa deitoratzen du.
Euskaldunak ere gogorki zafratuak dira beren jarrerari dagokionez, harkismoa leporatzen baitie Salaberrik, edo lankrismoa, Euskal Herriak ezagutu zuen gertakari ilunenetariko bat oroitaraziz

  • Euskarazko testua ikusi

    […] Aux régions comme aux classes exploitées, on demande avec la tête basse, le silence, et avec le silence, l’obéissance. Tous les colonialismes ont sécrété d’une part dans les classes dominatrices une morgue vêtue de bonhomie, d’autre part dans les classes dominées, un reniement des plus doués, pressés de franchir le seuil des classes dominatrices pour s’y intégrer. Ailleurs ce complexe a été appelé le harkisme, le glouisme. Les Basques préfèrent le nommer le lancrisme. Le conseiller de Lancre fut, du 2 juillet au 1er novembre 1609 le sinistre chasseur de sorcières, le glaoui du Pays basque. Il descendait des Rostéguy, de Juxue. Il fallait un basque pour faire autant souffrir les Basques et les soumettre aussi durement au sceptre du roi de France. […]
    L’aliénation basque, comme l’aliénation bretonne, ou flamande, ou occitane ou hindoue, a d’abord été une aliénation culturelle. Elle a consisté dans un rapt de la personnalité morale. La basquitude a été battue en brèche, à la fois par l’hispanité et la francité. Le trésor dilapidé n’a profité à personne. Il a été perdu pour tous. […]

  • Voir le texte en français

    […] Lurraldeeri baita izorratuak diren klaseeri isilik egotea galdegina zaie, burua apalik, eta isilik egotearekin, obeditzea. Kolonialismo guziek sortu dute nagusi ziren jendarteen aldetik lañotasunaren itxura zuen murga, eta menpe zirenen baitan dohaintsuenen partetik ukazio bat, irrikan zirelako klase nagusien lerroen artera igotzea. Beste tokietan konplexu hori harkismoa, edo glaouismoa deitu zen.
    Euskaldunek nahiago dute lankrismoa izendatu. De Lancre kontseilaria 1609ko uztailaren 2tik azaroaren 1era sorginen ihiztari etsigarria izan zen, Euskal Herriko glaoui-a. Jutsiko Rosteguy leinukoa zen.
    Euskalduna izan behar zen, euskaldunak hainbeste sufriarazteko, eta hain bortizki Frantziako erregeren agindupean atxikitzeko. […]
    Euskal alienazioa, alienazio bretainiarra, flandriarra, okzitaniarra edo hinduaren erara, menperatze kulturala izan zen lehen-lehenik. Nortasun moralaren lapurreta izan zen. Euskaltasuna erasotua izan da, espainoltasunaren aldetik baita frantsestasunaren aldetik ere. Xahutua izan den altxorraz ez da nehor jabetu hondarrean. Denentzat galdua izan da. […]

Joxe Azurmendi-k hau dio : “Salaberriri eskertu behar zaio, abertzaletsuna kosmobisio global baten barruan pentzatu izatea, filosofo gisa. […] Salaberrik munduaren aurrean pentsatu du beti gizon-emakumeaz, gerraz eta bakeaz, Europaz, Euskal Herriaz. Ez du mundutik bakandu Euskal Herria. Ez du zilaren kontenplazio bat egin, “euskaldun fededun” gisa horretaraxe kondenatua zirudien arren. Eta Euskal Herriaren gogoetari, hemengo kondizioek agintzen eta uzten zioten izaritxoan, bere kultura filosofikoa aplikatu dio, gero.”(5)

 

Salaberriren obra

- La pelote. Introduction à la vie spirituelle. Gure Herria. Allocution prononcée le jour de l’ouverture de la Grande semaine des sports basques de 1937.
- L'homme basque : essai de caractérologie euskarienne, Imprimerie le Courrier (Bayonne), 1950. Conférence donnée le 21 Juillet 1949 au x étudiants basques à St-François-Xavier, Ustaritz.
- Du régionalisme à l´internationalisme suivi de poèmes en prose basque. Gure Herria, 1951?
- La Pédagogie et le Commissaire. Défense d'une culture populaire euskarienne. [Ed. Eskual-Herria], 1955.
- La fête dans l´âme Basque. Gure Herria, 1956.
- La messe sur le Pays basque. Gure Herria, 1964.
- L’aliénation basque. Gure Herria, 1968.
- Ene sinestea. Iragan biziari gibeletik beha. Egilea editore. 1978.
- Beñat adiskidea, agur! Egilea editore, 1981.
- Zer da euskaldun izaitea?: Eskualdun izaitea da, eskual lur, mintzaire, fedearen bihotz guziz maithatzea. [Ed. Eskual-Herria], datarik gabea.

 

Salaberriri eta bere obrari buruz idatziak

- Etienne Salaberry euskazaleari. “Euskalzaleen Biltzarrak” eskaini omenaldia. Egilea editore, 1980.
- Etienne Salaberry (1903-2003). Antologia. Prestatzailea: Pako Sudupe. Egan, 2003. Etienne Salaberry-ren kazeta artikuluak. J. Louis Davant et Pako Suduperen oroitzapen eta azalpenekin.

 

Lotutako artikuluak

Etien Salaberri apez filosofoa XX.mendeko zirimolan #1: Heletako ume bat
Etien Salaberri apez filosofoa XX.mendeko zirimolan #2: Bost urtez preso STALAG IV B zelaian


Iturriak:
Etienne Salaberri (1903-1981). Piarres Ainziart. Bidegileak bilduma. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbotzu nagusia. 2003.
Euskal Wikipedia: Etien Salaberri fitxa.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak