« Quizá era éste, el de la protesta social, el aspecto más hondo de las sectas de los brujos.
Así la brujería francesa se complicó con la Jacqueria, a mediados del siglo XIV, y se hizo anárquica y revolucionaria. »

 

« Beharbada hauxe, protesta sozialarena, zen sorgin sekten sustrairik sakonena.
Horrela sorgintza frantsesa Jacquerie-arekin nahasi zen XIV mendearen erdialdera eta anarkiko eta iraultzaile egin zen.
»

Pío Baroja (1872 - 1956)

Pío Baroja y Nessi gazteleraz idazten zuen euskal idazlea zen, Donostian sortua. Ricardo Baroja margolari eta idazlearen anaia, Carmen Baroja idazlearen neba, Julio Caro Baroja antropologoaren osaba eta Pío Cano Baroja zuzendari-gidoilariaren anaia zen.

Píok Medikuntza ikasketak segitu zituen Madrilen baina mediku gisa lan egin zuen soilik urte batez Zestoan (Gipuzkoa). Lehen bizibidea utzi zuen, bere idurikoz gogor eta azpi ordaindua zelako, eta Madrilera itzuli zen familiako okindegiaren segida hartzeko. Bere lehen ipuin eta literatura-ekarpenak idatzi zituen orduan. Idatzi hauek, urte batzuk berantago, Espainiar estatuan loratu zen mugimendu intelektual nagusienetako batengan eragin handia ukan zuten: Pío Barojak, Azorin eta Ramiro de Maezturekin batera, 98ko Belaunaldia(1) bultzatu zuen.

Baroja idazle emankorra zen, orotara ehun liburu baino gehiago plazaratu zituen. Idazle errealista, bere jatorrizko euskal mundua xeheki kontatzen zuen, paisaiak eta bizitzeko manerak deskribatuz kasik antropologo baten eran. Halaber, Baroja erromantikoa zen. Antzinako euskal mundu idealizatu bati atxikia zen eta paperrean berriz sortzea atsegin zuen. Erromantismoaren harira, pertsonaien sentimenduak  jorratzen zituen, eta narrazio errealistei kutsu fantastiko edo liluragarriak ekartzen zizkien.

La Dama de Urtubi

La Dama de Urtubi [Urtubiko dama] hogeita hamar bat orrialdeko ipuina da, 1916an argitaratua. Ipar Euskal Herrian iragaten da, hain zuzen ere izen bereko Urruñako gaztelu inguruetan. Altzateko Leonorren istorioa kontatzen du. Leonor Urtubiko jaunaren iloba da, umezurtza. Emakume dotore eta liluragarria bi gizonek desiratzen dute: Migel Maltxain soldadu xumeak eta Senpere jaun maltzur sorginzaleak.

Xareta Ibarra eta Lapurdiko kostaldea bisitatzera etorri den apez batek kontatzen du erromantzea. Baina hirugarren kapituluan, hastapeneko istoriotik aldendu eta Euskal Herriko sorginen sektaren historia aipatzen du. Beste norbaiten ahotik hitz eginez, Barojak zeharka, XVII. mendeko sorgin erritu eta praktiken jatorriei buruz duen ikuspegia ematen digu. Pirinioen bi aldeetako botere politiko eta erlijiosoen eragina ere aztertzen du, bai eta sorginekiko bakoitzak zituen jokamoldeak ere.

Ipuina aise berantago itzulia izanen da euskarara (Txertoa argitaraldia, 1985) eta frantsesera (Arteaz argitaletxea, 2012). Bi iturri horietatik bilduak dira azpian agertzen diren testu zatiaren euskarazko eta frantsesezko bertsioak.

  • Voir le texte en français

    III
    « Sorgin »-en sekta

    (…) XVII mendearen hastapenetan, Sorginen sektak garapen ikusgarria lortzen zuen Lapurdin, Biarnon eta Nafarroan; geroxeago, Gobernu espainolak eta frantsesak esku hartu behar izan zuten arazoan, eta Logroñoko inkisidoreek Zugarramurdiko belagiak juzkatzen zituzten, eta Bordeleko juje Pierre de Lancre-k, Donibane Lohitzunekoak epaitzen zituen.
    Inkisidore espainiarrek prozesua bitxikeria farregarri eta txoroez bete zuten, eta biguinak izan sententzietan; Bordeleko jueza dotore eta melodramatikoa, gogorragoa izan zen. Logroñoko inkisidroeak ziren bezalakoxeak agertu ziren: zabarrak, fidakorrak, baldarrak, malizagabeak eta burugabeak. Monsieur de Lancre, jendekilako gizon eta epaikari anker legez nabarmendu zen.
    Garai hartarako, Sorginen sektak garapen handia hartu zuen: damarik ederrenak halakoak ziren; Donibane Lohitzune, Urruña, Senpere eta Sarako andere askok isilka ibili gabe aitortzen zuten. Haien bilerak, batzarreak maskarada eta dantzaldi handiak ziren pastural ziberotarren modura, eta beraietara inguruetako pertsonarik handikienak joaten ziren aurpegia maskara batekin estalia zutela. Joaten zirenek ere ez zekiten garbi zer gertatzen zen han; festa alai modura irudikatzen zituzten batzuek, espektakulu beldurgarri modura besteek beraietan hilei dei egin eta nekromantziazko errito izugarriak egiten zirelakoz.
    Akelarren garapena erakutsiz, Lancre epaikariak esaten du: « Garai batean beraietan Landetako kaikuak besterik ez ziren ikusten; gaurregun jende handikia joaten da ».
    « Harrigarria da -jarraitzen du berberak- zenbat deabru eta belagile dagoen gaurregun Lapurdiko lurretan ».
    Zer arrazoirengatik ematen ote zen deabru pilaketa aparta hau? Gizon zorrotza, bere modura, Lancre-ko jaunak honako esplikazio hau ematen du:
    Bere ustetan, Indietako eta Japoniako misiolariek lurralde hauetatik izpiritu gaiztoak ihesarazi zituzten, eta izpiritu gaiztoak euskal lurretan gorde ziren.
    Zergatik aukeratu ote zuten Lapurdi eta ez Gaskonia, Gironda, Armagnac edo Turena?
    Hauxe zen Lancre-ko jaunaren gakoetako bat.
    « Kontua da -esaten du jujeak, bere argudioa sendotuz- Bordeleko hiri honetara ardo bila etortzen diren ingeles, eskoziar eta beste hainbat bidaiarik ziurtatu digute ikusi dituztela, beren bidaietan, deabru saldoak, gizaki ikaragarrien itxurapean Frantziara pasatzen ».
    Izpiritu gaiztoen jatorririk izangarriena erakutsi ondoren, Lancre-ko jaunak ikertzen ditu kasta madarikatu hau eta zergatik Lapurdin zabaltzen denaren arrazoiak, eta esaten du, euskaldunei buruz ari dela:
    « Hontzak bezala, gauez gustora ibiltzen den jendea da; gogozkoa dute gaupasa eta dantza, eta ez dantza pausatu eta apala, baizik eta zalapartatsua eta nahasia.
    Lancre-ko jauna, bordelarra, eginbeharra eta plazerra uztartzen bazekiena, eta judizioetako pausarteetan lautea jotzen aritzen zena, eta erretzera bidali baino lehen bere aurrean sorginei dantza egin aratzera iritsi zena, honela mintzatzen da Lapurdiko emakumeez hitz egiterakoan:
    « Arinak eta mugikorrak dira gorputzez eta izpirituz, prestuak eta biziak beren egintza guztietan, beti oin bat airean daukatenak eta, esan ohi den bezala, burua txano ondoan… »
    « Azkenik, sagar herria da; emakumeek ez dute sagarra besterik jaten, sagar zukua besterik ez dute edaten, eta horrek ematen du bide hain maizki sagar debekatuari kosk egin diezaioten ».
    Lancre-ko jauna humorista bat zen inkisidore batetan txertatuta; sutea, lautea eta luma ziren haren konbentzimendu tresnak.
    Euskal Sorginen sektak bazituen zenbait ezaugarri amankomun sorgintza orokorrarekin eta baita ere berezitasun asko. Sorginek ez zuten ospatzen larunbata, baizik eta beste astegun batzuk, batez ere Elizaren ospakizun handiak zirenak.
    Bazen garai bat, Sorginei errespetoa eta beldurra zitzaionekoa. Nafarroan, Lapurdin bezalaxe, mundu guztia joaten zen haien biltzarreetara, zeinak Nafarroan zelai, haitzulo eta basaldeetan ospatzen bait ziren, eta Lapurdin baserri eta gazteluetan.
    Zerk bultzatzen zuen jendea biltzarre, akelarre hauetara joateko? Batzuri, bakanale eta plazer, parranda eta dantza neurrigabearen eskaintzak; beste batzuri, miragarriekiko zaletasunak. Zeinbatzu deilekura joaten ziren belagile baten eskuetatik jasotzera maitagarri egingo zituen edaria, bengantzarako konjuroa edo pozoina; txiroak, dohakabeak, gosez, desesperoz eta amorruz zoratuta, akelarretara joaten ziren erregea, Eliza eta ahaltsuak zigorgabe iraintzera…
    Beharbada hauxe, protesta sozialarena, zen sorgin sekten sustrairik sakonena. Horrela sorgintza frantsesa Jacquerie-arekin nahasi zen XIV mendearen erdialdera eta anarkiko eta iraultzaile egin zen.
    Sorgintzak, Eliza eta Boterearen aurka egonda ere, bazituen jarraitzaileak klase aberatsetan, Sorginen sendagile jakituria haintzat hartzen bait zuten.
    Nafarroan, arraza mespretxatuak, Baztango agotak, hungariarrak eta ijitoak, hartaz baliatzen ziren, eta atso belagileek beren ukendu eta elixirrak egiteko erabiltzen zituzten kobazuloak babesleku ziren justiziak jazarritakoentzat eta herriak zokoratutakoentzat.
    Eta kultu xelebre eta basati hauen sustraiean somatzen zen giza anaitasunaren nahia. (…)

    Iturria:
    Urtubiko dama eta beste zenbait istorio, Pío Baroja. Txertoa argitaraldia, 1985  

  • Euskarazko testua ikusi

    III
    La secte des sorginak(1)

    (…) Au début du dix-septième siècle, la secte des sorginak connut un développement extraordinaire dans le Labourd, le Béarn et la Navarre ; rapidement, les gouvernements espagnol et français voulurent intervenir, et les inquisiteurs de Logroño jugèrent les sorciers de Zugarramurdi, et le juge de Bordeaux, Pierre de Lancre, poursuivit ceux de Saint-Jean-de-Luz.
    Les inquisiteurs espagnols mirent l’accent sur les détails comiques et ridicules, et leurs sentences furent douces ; le juge de Bordeaux, raffiné et mélodramatique, se montra plus dur. Les inquisiteurs de Logroño apparurent tels qu’ils étaient : de bons moines, frustes, crédules, grossiers, sans malice et sans intelligence. Monsieur de Lancre se révéla homme du monde et magistrat cruel.
    À cette époque, la secte des sorginak avait vraiment prospéré ; les plus belles dames en étaient ; beaucoup de demoiselles de Saint-Jean-de-Luz, d’Urrugne, de Saint-Pée et de Sare ne s’en cachaient pas. Leurs réunions, leurs aquelarres, étaient de grandes mascarades, ou des bals à la manière des pastorales souletines, où se rendaient les personnes les plus influentes du pays, le visage dissimulé derrière un masque. Et mêmes ceux qui y assistaient n’avaient pas une idée claire de ce qui s’y passait ; certains dépeignaient des fêtes allègres ; d’autres des spectacles horribles où l’on déterrait les morts et où l’on pratiquait d’étranges rites de nécromancie.
    En relevant le succès des aquelarres(2), le magistrat de Lancre disait : « On n’y voyait auparavant rien d’autre que des idiots des Landes ; aujourd’hui s’y rendent des personnes de qualité.
    - C’est effrayant, ajoutait-il, le nombre de démons et de jeteurs de sorts qu’il y a au pays de Labourd. »
    Qu’est-ce qui avait pu produire cette concentration inhabituelle de diables ? Monsieur de Lancre, homme perspicace à sa manière, donne l’explication suivante.
    Selon lui, les missionnaires des Indes et du Japon avaient chassé de ces pays les esprits malins, et les esprits malins s’étaient réfugiés en terre basque. Pourquoi avaient-ils choisi le Labourd, et pas la Gascogne, l’Armagnac ou la Touraine ? C’étaient l’un des secrets de monsieur de Lancre.
    « Le fait est, dit le magistrat en étayant son argumentation, que beaucoup d’Anglais, d’Écossais et d’autres voyageurs qui viennent chercher du vin dans cette ville de Bordeaux nous ont assuré avoir vu pendant leurs voyages des troupes de démons en forme d’hommes effrayants, qui passaient en France. »
    Après avoir indiqué la probable origine des mauvais esprits, monsieur de Lancre indique les motifs pour lesquels s’est développée en Labourd cette caste maudite, et dit, en se référant aux Basques :
    « Ce sont des gens qui aiment se déplacer la nuit, comme les chouettes ; ce sont des amoureux des bougies et de la danse, et non la danse reposée et grave, mais de l’agitée et de la turbulente. »
    Monsieur de Lancre, Bordelais, qui savait conjuguer les obligations avec le plaisir, et qui jouait du luth pendant les interruptions des procès jusqu’à faire danser les sorginak en sa présence avant de les envoyer se faire brûler, définit ainsi les femmes labourdines :
    « Elles sont légères et souples d’esprit comme de corps ; rapides et animées dans toutes leurs actions, ayant toujours un pied en l’air et, comme on dit, la tête près du bonnet.
    Enfin c’est un pays de pommes ; les femmes ne mangent rien d’autre que des pommes, ne boivent rien d’autre que du jus de pomme ; ce qui explique qu’elles mordent si facilement dans le fruit interdit. »
    Monsieur de Lancre était un humoriste déguisé en inquisiteur ; le bûcher, le luth et la plume étaient ses moyens pour convaincre.
    La secte des sorginak basques avait quelques caractères communs avec la sorcellerie en général et de nombreuses particularités. Les sorginak ne célébraient pas le samedi, mais les autres jours de la semaine, surtout ceux des grandes solennités de l’église.
    Il y eut un temps où l’on respectait et où l’on craignait les sorginak. En Navarre comme en Labourd, tout le monde se rendait à leurs réunions, qui en Navarre se célébraient dans les champs, dans les grottes et dans des sites rustiques, et en Labourd, dans les fermes et les châteaux.
    Qu’est-ce qui poussait les gens à assister à ces réunions, à ces aquelarres ? Pour les uns, la promesse de bacchanales et de plaisirs, d’orgies et de bal effrénés ; pour les autres, l’inclination pour le merveilleux. Certains s’y rendaient pour recevoir des mains d’une jeteuse de sorts un philtre afin de se faire aimer, une formule ou un  venin pour se venger. Les pauvres, les malheureux, rendus fous par ma faim, le désespoir et la rage, se rendaient à ces aquelarres pour insulter impunément le roi, l’église et les tenants du pouvoir…
    Peut-être était-ce ceci, cette révolte sociale, l’aspect le plus profond de cette secte de sorciers. Ainsi, la sorcellerie française se mélangea à la jacquerie au milieu du quatorzième siècle, et se fit anarchiste et révolutionnaire.
    La sorcellerie, qui était une rébellion face à l’église et au pouvoir, avait ses défenseurs dans les classes aisées, qui croyaient aux connaissances médicinales des sorginak.
    En Navarre, les races méprisées, les cagots du Baztan, les Hongrois et les gitans, s’en rapprochèrent et les grottes, où de vieilles jeteuses de sorts faisaient leurs onguents et leurs élixirs, étaient le refuge des persécutés par la justice et des réprouvés du peuple.
    Et au fond de ces cultes extravagants et barbares, battait une aspiration à la fraternité humaine peut-être plus forte que celle des églises solennelles et pompeuses, pleines d’or et de pierreries. (…)

    (1) Mot basque désignant les sorcières
    (2) Du basque aker : bouc et de larre : champ, soit « champ du bouc », lieu où se réunissent les sorcières. Par extension, réunion de sorcières.

    Itzulpena eta orri-oineko notak:
    Alexandre Hurel  
    (Patricia Vargas eta Christelle Fucili-rekin)
    La Dame d’Urtubie et autres nouvelles basques, Pío Baroja. Arteaz argitaletxea, 2012.

Akerraren eta emakumezko sorgin baten irudikapena. Iturria: Wikipedia


(1) Mugimendu artistiko-literario horrek, XX. mendera sartzerakoan, miserian murgildua eta iraganean gelditua zegoen Espainia salatu zuen. 98ko Belaunaldiko kideek berritze beharra zegoela aldarrikatu zuten, alor guzietan: gizartea, politika, ekonomia, kultura… 
 
Gai horren inguruan, Bilketako beste bi artikuluren irakurketa aholkatzen dizugu:

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak