« Quand j’interrogeais les enfants basques, jouant sur la plage, ils avaient le plus grand plaisir à me nommer dans leur langue le ciel, la mer, le sable, les parties du corps humain, les objets familiers ! Mais ils n’avaient pas la moindre idée de sa structure, et quoique plusieurs d’entre eux fussent de bons élèves de nos écoles laïques, ils n’avaient jamais songé à appliquer au langage antique et original qu’ils parlaient dès l’enfance, les procédés d’analyse qu’ils sont habitués à appliquer à la langue française. C’est évidemment que les maîtres ne les y avaient point invités. Pourquoi cela, et d’où vient ce délaissement ? »
![]() |
Jean Jaurès (1859-1914) famaz Frantziako politikaria da lehen lehenik, deputatu, sozialista, « L’Humanité » kazetaren sortzaile, laikoa eta pazifista izan zena.
Gutiago ezaguna da irakasle bezala. Bizkitartean filosofian agregazioduna zen, « Ecole normale supérieure » ikastetxetik diplomatua. Letretan doktoretza lortu zuen ere 1892an.
Bizi politikoan sartu zen Jules Ferry ministroaren atzetik, errepublikaren printzipioak defendatu nahian. Eskola publikoaren eta errepublikako « hussard beltzen » sustengatzaile kartsua zen, eta herritarren hezkuntza errepublikaren eraikitzearen oinarria zen beretzat, baita sozialismoaren funtsezko balorea.
Bere « errient eta errientseri gutuna » (1888) gaurko erreferentzia dago, eta Sorbona korralean irakurria izan zen 2020ko urriaren 21an, Samuel Paty irakasle erailaren omenean.
Méthode comparée, 1911
« Revue de l’enseignement primaire et primaire supérieur » hezkuntzan berezitua zen aldizkaria biziki seriosaren 1911-10-15eko alean, Jean Jaurès « Méthode comparée » (konparaketa eginmoldea) artikulu baten idazle da. Hizkuntzazale honek (latinezko konkurtso orokorraren saridun izan zen lizeoan) hizkuntzen arteko konparaketa egitearen onurak goresten ditu, bat baino gehiago menperatzen direlarik. Alabainan, Frantziako tokiko hizkuntza aniztasunak hori errazten du, eta Jaurès jaunak penagarri ikusten du Hezkunde Nazionalak « ama hizkuntza » horiek horrela baztertzea, balio pedagogiko handia ukan dezaketelarik.
Ikus kazetaren zenbaki osoa Lyon hiriko Diderot liburutegian numerizaturik; Jaurès-en artikulua kazetaren lehenbizikoa da, « Gaurko galdea » atalean.
Orléans (Loiret) hiriko irakasle mutiko eskola, edo "Errepublikako hussards noirs delakoak". Domeinu publikoa, via Wikimedia Commons