Haimbertzenarekin, oihu-garrasia bat entzuten dute urrunera, eta handik ixtanteko, Inhurriako ximinearen ondoan, _ez gorago — airean hartua eta eremana iragaiten da neskatxa dohakabe gaixoa. Eta han iragaitean, ezkaratzera aurtikitzen du haitzurrotxa erranez : « Horra zuen haitzurrotxa ! Nere diru gosearen gatik, ni, orai,
izpiritu gaixtoak hartua naiz eta airean eremana.... »
 (…)

 

 

Jean Barbier (1875-1931), euskal idazle ezaguna da.
Bere itzala gaitza izan zen ahozko ondarearen biltzaile bezala: urteak iragan zituen kantu zaharrak, ipuinak, elezaharrak, baita ere herritarren bizimolde eta ohiturak arakatzen. Bere obreetarik ezagunetariko bat da 1931ean argitaratu zuen « Légendes du Pays basques » bilduma, frantsesez.
Bainan 1921tik hasia zen, bereziki sortu berria zen Gure Herria aldizkarian, biltzen zituen istorioak kondatzen. Horietarik bat da « Xaindia ».

 



 

Xaindia

  Xaindia

Arrats batez, orai duela aspaldi, Bithiriña Inhurrian ari ziren arto xuritzen.
Bat batean, ohartzen da mutila bere haitzurrotxa landan ahantzi duela; eta tresna haren beharretan ere delakotz artoen errekatzeko, oihu egiten du «hamar sos eman lezozkela, gogotik, haitzurrotxaren ekartzaileari».
Etxeko sehiak, — neskatxa gazte gazte batek — diruaren gatik, erraiten dio berehala: «joanen dela hura bila », eta badoa.
Neskatxa kanporat orduko, bere hamar sosekoaren doluz, urrikitzen zaio mutilari, eta bere kexuan, sakreka hasirik, erraiten du: « Debruak ereman baleza bederen ».
Haimbertzenarekin, oihu-garrasia bat entzuten dute urrunera, eta handik ixtanteko, Inhurriako ximinearen ondoan, — ez gorago — airean hartua eta eremana iragaiten da neskatxa dohakabe gaixoa. Eta han iragaitean, ezkaratzera aurtikitzen du haitzurrotxa erranez: «Horra zuen haitzurrotxa! Nere diru gosearen gatik, ni, orai, izpiritu gaixtoak hartua naiz eta airean eremana....»
Inhurriko jende guziak, eta heiekin auzoak oro eman ziren, oihuka, haur gaixoaren segi. Hatsantuak, joan ziren hola Larzabaleraino, eta han gelditu, leher eginak oro.
Bainan Larzabalen, Larzabaldarrak eman ziren, beren aldian, haur gaztea segitu beharrez.
Eta haurra bazoan beti aitzina, beti airean eremana, eta hola heldu izan zen Mendibetik haratago, Salbatoreko parrera. Eliza sainduari oharturik, oihuz eman zen: «Jon Doni Salbatore, urrikal zakizkit, otoi!». Eta hitz horiek erran orduko, lurrera jautsi zen eztiki eztiki, izpiritu gaixtotik libratua.

 

Un soir, il y a maintenant bien longtemps, dans la maison Inhurria de Beyrie, on était en train de dépouiller le maïs.
Tout-à-coup, le domestique s’aperçoit que, dans les champs, il a oublié sa pioche à deux-dents ; et, ayant aussi bien besoin de cet instrument pour diviser le maïs, il dit tout haut : «qu’il donnerait volontiers dix sous à celui qui rapporterait la pioche».
La domestique de la maison — une toute jeune fille — par amour de l’argent, lui dit sur le champ : «qu’elle ira, elle, la chercher», et elle s’en va.
La jeune enfant est à peine dehors que, regrettant ses dix sous, le domestique vient à se repentir, et dans sa mauvaise humeur, ayant commencé à jurer, il dit : «Si du moins le diable pouvait l'emporter !».
Et, sur le même moment, on entend au loin un cri déchirant, et presque aussitôt, tout près de la cheminée d’Inhurria, — pas plus haut — prise et emportée dans les airs, passe la pauvre malheureuse jeune fille. Et là, en passant, elle jette la pioche dans le vestibule, en disant : «Voilà votre pioche! Quant à moi, à cause de ma cupidité, je suis prise et emportée dans les airs par l’esprit mauvais...»
Les gens d’Inhurria et tous leurs voisins s’étaient mis, en criant, à la poursuite de la pauvre enfant. Essouflés, ils s’en furent ainsi jusqu’à Larceveau, et s’y arrêtèrent, n’en pouvant plus.
Mais, à Larceveau, les habitants de cette localité, se mirent à leur tour en devoir de suivre la jeune fille.
Et l’enfant s’en allait toujours en avant, toujours emportée dans les airs, et elle parvint ainsi, au-delà de Mendive, vis-à-vis de St-Sauveur. Ayant reconnu la sainte chapelle, elle se mit à crier : «St-Sauveur, de grâce, ayez pitié de moi !». Et, à peine avait-elle achevé ces mots, qu’elle descendit à terre, tout doucement, délivrée du mauvais esprit...

Ixtorio mixterio, Jean Barbier. Gure Herria, 1921

 

Ixtorio mixterio, Jean Barbier. Gure Herria, 1921 (Jean Barbier-ren itzulpena frantsesera)

Jean Barbier idazleak legenda bat kondatzen digu hemen, haur edo neska gazteak gauak eramaten beste kondaira batzu oroiztarazten dituena. Legenda horrek arrasto materialak utzi ditu, zeren neska gaztea erori zen Iratiko Salbatore kaperaren ondoan gaur egun ere eraikin ttipi baden zurezko estatua bat aterpetzen zuena,  « Xaindia » itxuratzen duena, emazte bat bi hortzeko haitzur bat eskuan1.

Gehiago irakurri: Xaindia ipuina (eta Barbier-ren beste obra anitz) Armiarman

             Xaindia estatua                                                                                           Iratiko Salbatore kapera

© A. Duny-Petré

Jean Michel Etchecolonea, CC BY-SA 3.0, via Wikimedia Commons

Estonagarriago, Barbier-k elementu bat ekartzen digu, legenda inguruko sinesmen herrikoiari lotua daitekeena: ohitura bada urte guziz Salbatore kaperara egiten den beilan Bithirindar multzo bat juntatzeko, eta haueri tokatzen zaie zeremonian erreko diren ezkoen ekartzea. Areago, urte oro diru biltze bat egiten da bithirindar eliztarren artean, kaperako ardunadurari isurtzen zaiona « Salbatore eta Xaindiaren gastuen gatik », XIX. mende hastapenean oraino bizirik omen zegoen usaia, Jean Curutchet-en arabera.

Orain dela bizpahiru urte, beila egunean izan ginen Salbatoren, eta han ez zen Saindiaren itzalik ere. Erran ziguten beilarako gauza anitz karreatu behar zituztela Mendibetik eta autoetan ez zela tokirik Saindiarentzat. Doaikabe tokirik ez da elizan debozio herrikoiarentzat, eta Saindiaren usain « paganoidea » ezin du gehiago jasan oraingo erligio depuratuak.
Aspaldian, Salbatoreko elizan egoten zen Saindia, eta beila egunean bere ttattolara ateratzen zuten, jendeek hantxe otoitz egin ziezaioten, edo berdin loreak eta sosak eskaini. Baina bisean bis zuen Jondone Mikele ebatsi zutenetik, Mendibera eraman zuten.
Entzun dut, Mendibeko erretor Erdozaintzi zenak 1997an kontatua, hamahiru bat urte lehenago, Mendekoste egunean, euria ari zuela jauts ahala eta bi neska euskaldunek (Hegoaldekoak, orduko hango artzainaren ustez), gakoa eskatu zutela. Elizan sartu ziren eta gero bat joan zen karton bat buru gainean. Badakite orduan ebatsi zutela Jondone Mikele, goiz hartan berean jendarma bat ibili baitzen hantxe, bere amari erakusteko, eta irudia han zen orduan.
Geroztik Saindia Mendiben egoten da, salbu beila egunean, gora eramaten baitzuten. Orain hori ere ez, irudiz. Ttattola hetsia eta hitsa zen beila egunean. Araiz, urte bateko istorio tristea baizik ez zen izan. Baina tristurak gu ere jo gintuen, eta kuraiarik ez dugu izan hurrengo urteetan berriz Salbatorera joateko, Saindia itzulia zela egiaztatzera.

Lekukotasun garaikide anonimoa (2021ko maiatza).

                                                                                                                 

Artzain eguna, goian eta eskuinean ikusten da Saindiaren ttattola

Erdozaintzi apeza, Mendibako erretora, Xaindia estatua eskutan

© Anuntxi Arana, 1985.

© Olivier de Marliave, Trésor de la Mythologie pyrénéenne. Ed. Sud Ouest, 1996.

 

Bibliografia

  • Xaindia, Jean Barbier, Gure Herria 1921 n°7, pp 426-429.
  • La chapelle de Saint-Sauveur d’Iraty, Jean Curutchet. Jakintza aldizkaria, Mendive, 32, 2005ko agorrila
  • Euskal mitologiaz: jentilak eta kristauak, Anuntxi Arana Murillo. Elkar, 2008.
  • Jean Barbier, 1875-1931, Henri Duhau. Bidegileak, 2009
  • Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak, Jean-François Cerquand. Gatuzain, 2017 (Traduction en basque de l’édition en français initiale de 1875).
  • Chapelle Saint-Sauveur d’Iraty, Wikipedia.

Oharrak

1. Gaur egun, estatua Mendibeko elizan dago.