Maite dugun baten heriotza…
gure arimaren zauri beltza.
Ixil, geldi ohean etzanda,
hor dago gorpu hitz itzalia.
Buruan daukat horren irria
ta ikusten aurpegi bizia.

Zergatik?
Holako min latzak,
ezpata zorrotzak,
Ez daut bihotza puskatu?
Ezin nigar, ezin oihu,
hor nago harri bilakatua.

 

Daniela Albizu (1936-2015) irakaslea zen. Euskara eta euskal kulturaren alde biziki engaiatua, kultur elkarte desberdinen sorreran parte hartu du, Ikasen lehendakari izan da zenbait urtez eta Urruñako herriko etxeko lehen hautetsi abertzalea izan da.

Autore gisa, ipuin anitz idatzi zituen, bereziki haurrendako. Olerkari gisa, baliatzen zuen luma bizki militantea zen, baita ere - Domena bere alabaren heriotzaren ondotik - noiztenka aski iluna.

Ondoko olerkia, Iturri-aldeko nere leihotik (Maiatz, 2011) bildumatik ateraia 16 urte Domenaren heriotzaz geroz idatzia izan da.

Domena hamasei urteren buruan   Domena seize ans après

Maite dugun baten heriotza…
gure arimaren zauri beltza.
Ixil, geldi ohean etzanda,
hor dago gorpu hitz itzalia.
Buruan daukat horren irria
ta ikusten aurpegi bizia.

 

La mort d’un être aimé…
la blessure noire de notre âme.
Silence, reste couchée sur le lit,
Là repose le corps aux mots éteints.
J’ai son rire en tête
et je vois son visage vivant.

Zergatik?
Holako min latzak,
ezpata zorrotzak,
Ez daut bihotza puskatu?
Ezin nigar, ezin oihu,
hor nago harri bilakatua.
  Pourquoi ?
Cette douleur vive,
Cette épée aiguisée,
Ne me fracasse-t-elle pas le cœur ?
Sans pouvoir pleurer, sans pouvoir crier,
Je suis là, pétrifiée.
Orduan, une labur batean
iduritu zitzaidan
neurri zabal batean
nire arima sartua zela,
Argi goxoa, aire epela,
hitz eder batzu ene gogoan,
lasai sartu ziren bat-batean.
  Alors, durant un bref instant
Il m’a semblé
Que mon âme était entrée
Dans une vaste dimension,
La douce lumière, l’air tiède,
Quelques mots agréables d'un coup
entrèrent tranquillement en moi.
Ene sabelean sortua,
hor zaitut berriz etorria,
Domena, ene maiteñoa,
betetzen didazu, maitea
Ene izaite guzia.
  Née en mon ventre,
Te voici revenue en moi,
Domena, ma bien-aimée,
Tu remplis, ma chère,
Tout mon être.
Urteak heldu, urteak joan,
bihotz minak badoazi eztitzen.
Hala ere tristura artean
etortzen zait arima betetzen.
  Les années viennent, les années vont,
Les douleurs du cœur s’atténuent
Même si la tristesse parfois
Revient emplir mon âme.
Orduan, gogoa arras laxo
uzten dut nire arima joaten
beste mundu horren mugaraino
argi eder hori ikusteko.
  Alors, l’esprit libérées
Je laisse mon âme voguer
Jusqu’aux limites de cet autre monde
voir cette belle lumière.
Iturri-aldeko nere leihotik, Maiatz, 2011   Iturri-aldeko nere leihotik, Maiatz, 2011

Daniela Albizuren argitalpen batzuk:

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak