Ahal banintu
     Itsasoak itsasoeri
     Mendiak mendieri
     Ibarrak ibarreri
     Harriak harrieri
     Bezala

Ahal banintu lotu
     Herriak herrieri
     Eskualdeak eskualdeeri
     Probintziak probintzieri
     Gure Euskadin

Ahal banintu
     Koloreak koloreekin
     Urak urekin
     Haizeak haizeekin
     Sasoinak sasoinekin
     Bezala

Ahal banintu nahasi
     Xuberotarrak Bizkaitarrekin
     Lapurtarrak Napartarrekin
     Alabatarrak Gipuzkoarrekin
     Euskaldunak kanpotik etorriekin
     Gure Euskadin

 

Manex Erdozaintzi-Etxart (1934-1984) Ibarrolan sortutako fraide frantziskanoa zen. Biziki gazte Euskal Herritik urrundua filosofia eta teologia ikasteko, Amikuzera itzultzen delarik, bere ustez gainbehera doan herri bat aurkitzen du. Bizi osoan borrokatuko da beraz, olerkia, prentsa artikulu eta engaiamendu ugariren bidez, bizi berri baten emateko euskal kultur eta hizkuntzei, frankismoaren aurkako erresistentziari eta borroka soziala desberdinei, “jende xumeei duintasun eta nortasuna itzultzeko”.

Hark kudeaturik, Frantziskotarren Etxea egiazko kultur formakuntza zentro bat bilakatuko da, besteak beste bere liburutegiari esker, gaur egun Zabalik elkarteak kudeatzen duena, eta Bilketa atarian seinalatua dena: http://www.bilketa.eus/eu/partaideak/53-partaideak/513-manex-erdozaintzi-etxart-liburutegia

Neurriak olerkiak, Herria aldizkariarentzat 1977ko irailaren 27an idatzia, olerkariaren betiko amets bat azaltzen du: Euskal Herriaren (ber)eraikitze bat, bateratze perspektiba batean, injustizia eta desberdintasun sozialen kontra egiteko helburuarekin.

Neurriak   Les mesures

Ahal banintu
     Itsasoak itsasoeri
     Mendiak mendieri
     Ibarrak ibarreri
     Harriak harrieri
     Bezala   

 

Si je pouvais
     Comme
      L’océan à l’océan
     Les montagnes aux montagnes
     Les vallées aux vallées
     Les pierres aux pierres

Ahal banintu lotu
     Herriak herrieri
     Eskualdeak eskualdeeri
     Probintziak probintzieri
     Gure Euskadin
  Si je pouvais lier
     Les pays aux pays
     Les régions aux régions
     Les provinces aux provinces
     Dans notre Pays basque
Ahal banintu
     Koloreak koloreekin
     Urak urekin
     Haizeak haizeekin
     Sasoinak sasoinekin
     Bezala
  Si je pouvais
     Comme
     Les couleurs aux couleurs
     L’eau à l’eau
     Les vents aux vents
     Les saisons aux saisons
Ahal banintu nahasi
     Xuberotarrak Bizkaitarrekin
     Lapurtarrak Napartarrekin
     Alabatarrak Gipuzkoarrekin
     Euskaldunak kanpotik etorriekin
     Gure Euskadin
  Si je pouvais mêler
     Les souletins aux biscayens
     Les labourdins aux navarrais
     Les alavais aux gipuzkoans
     Les basques à ceux venus d’ailleurs
     Dans notre Pays basque
EZ LITAKE EZ
     Handi-mandirik
     Edo
     Txuri-gorririk
     Aberats-pobrerik eta
     Poliz-gizonik
     Ez eta
     Presondegirik eta auzitegirik
     Gure Euskadin.
  IL N’Y AURAIT PAS
     De bourgeois
     Ou
     De blanc-rouges
     De riche-pauvres et
     De policiers
     Pas plus que
     De prisons ou de tribunaux
     Dans notre Pays basqu
Manex Erdozaintzi-Etxart, 1971ko Irailean
  Manex Erdozaintzi-Etxart, septembre 1971

 Neurriak - Manex Erdozaintzi-Etxart

Le poème manuscrit – collection Manex liburutegia

Bibliografia

Pier Pol Berzaitzek musikan ezarritako bertsioa: