Beotibarko zelaiak,
lehen illunak, gaur alaiak.
Beotibarko harkaitzetan
etsaiak gure oiñetan.

Arro asko sartu ziran,
umil asko irten dira
Oñaz, agintari haundia,
zuretzat gure bizia.

Nora zoaz Oñaz jauna?
etsai jendearengana?
Elur-maluta ugaria,
ugariago etsaia.

1321eko irailaren 19an, Beotibarko guduan borrokatu ziren gipuzkoar eta nafartarrak. Nafarroko errege-orde zegoen Ponce Morentaynak, kaskoin eta nafartar tropa batzuen buru zelarik, Berastegi herria erre zuen, eta Tolosa erasotzekotan zegoen, gipuzkoarrek, orduko Kastilako erresumaren menpe eta Gil Lopez Oinazek gidaturik, zelata bat antolatu ziotelarik Beotibarko ibarran, mendi mazeletako arrokak baliatuz etsaia lehertzeko. Oinazen garaipena - bistan dena - bertsotan ezarri zen eta ahoz aho zabaldu, belaunaldiz belaunaldi.

1571an jadanik kantu horren arrasto bat aurkitzen ahal da Esteban de Garibay (1533-1600) historialariaren Compendio historial de las Crónicas y universal historia de todos los reynos de España liburua:

"Mila urte ygarota
ura vere videan.
guipuzkoarroc sartu dira
Gaztelu-co echean,
nafarroquin batu dira
Beotibarre pelean..."

Beraz Beotibarko gudua gaurko egunak arte arrasto bat utzi duten testu zaharrenetarik dagoela erran daiteke.

Zabaldua den bertsioa, aldiz, jatorrizko testutik biziki urrun gelditzen da, 19. mendean Claudio de Otaegui (1836-1890) musikalari eta filologoak idatzia denez. Garai politikoak aldatu zirenez, ohartzen ahal da ez dela gipuzkoar eta nafartar "anaien" arteko borrokarik aipatzen, baizik eta identifikaturik ez dagoen gipuzkoarren "etsai" baten aurka ("etsaiak gure oiñetan.", "Nora zoaz Oñaz jauna? Etsaiarengana?"). 20. mendean zehar, Lurdes Iriondo (1974) edo Aire Ahizpak taldeen bertsioak Otaeguiren testutik hurbil gelditzen badira, beste batzuek, Benito Lertxundirena (1981) bezalakoek, hitzak eraldatuko dituzte berriro, etsaiak 'frantses" bilakaraziz, nafartarren ondoan borrokatu zuten kaskoinen omenez, edo estatu frantses eta espaniolen kontrako borroka independentistak sustatzeko.

Beotibarko gudua   La bataille de Beotibar
Beotibarko zelaiak,
lehen illunak, gaur alaiak.
Beotibarko harkaitzetan
etsaiak gure oiñetan.
  Les plaines de Beotibar,
Sombres jusqu’à présent, gaies aujourd’hui.
Dans les rochers de Beotibar
Les ennemis sont à nos pieds.
Arro asko sartu ziran,
umil asko irten dira
Oñaz, agintari haundia,
zuretzat gure bizia.
  Ils étaient entrés pleins de fierté
Ils sont sortis pleins d’humilité
Oinaz, grand chef,
Notre vie est pour toi.
Nora zoaz Oñaz jauna?
Etsai jendearengana?
Elur-maluta ugaria,
ugariago etsaia
  Où vas-tu seigneur Oinaz ?
Vers les ennemis ?
Les flocons de neige sont nombreux
L’ennemi plus encore.
Larrean emaztetxoak,
begiak malkoz bustiak:
zatoz lehenbailen etxera,
bestela galdu zera...
  Dans les champs l’épouse
Aux yeux pleins de larmes :
Rentre le plus tôt possible à la maison
Ou tu seras perdu…
"Aurrera, mutil maiteak,
etxera doillorkumeak:
hil hemen edo garaitu",
esaten du Oñaz jaunak.
  « En avant, mes garçons,
Renvoyons les vilains chez eux :
Mourir ici ou vaincre »,
Dit le seigneur Oinaz.
Nor gelditzen da atzean,
Oñaz ikusita aurrean?
Zu zara nere nagusi,
zurekin hil edo bizi.
  Qui reste derrière,
En voyant Oinaz devant ?
Tu es mon maître,
Je vivrais ou mourrais avec toi.
Joan dira hemendik betiko,
ez dira iñoiz etorriko.
Gure euskaldun mendiak
ez besterentzat gaziak!!
  Ils sont partis d’ici pour toujours,
Ils ne reviendront plus jamais.
Nos montagnes basques
Ne seront pas pour eux !!

Beotibarko gudua, Claudio de Otaegui, 1888

   

 

Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España (1571) - Esteban de Garibay y Zamalloa. iturria : Biblioteca Digital de Castilla y Leon

Bibliografia

 Aire ahizpen bertsioa entzun Youtuben : https://youtu.be/6q6scuYDawE

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak