(…) Les duels par procureurs et champions furent en usage, à une certaine époque, dans les démêlés de province à province, entre montagnards. Un traité conclu entre le vicomte de Béarn et le pays de Soule porte que les Basques-Souletins prévenus de vol ou de meurtre commis sur le territoire béarnais, auraient la faculté de purger l'accusation par le duel ou par le serment, à leur choix.

La conscience des Souletins redoutait volontiers l'épreuve du serment, qui devait être fait la main sur l'évangile ou sur une châsse de saintes reliques : ils préféraient défendre leur innocence l'épée à la main. (…)

 

Agosti Xaho

Agosti Xaho (1811-1858) kazetari, politikari eta hizkuntzalari zen. Ariel kazetaren sortzaile, ezaguna zen bere iritzi aitzindarientzat, izan daitezen independentistak, errepublikarrak ala antiklerikalak.

Euskal herrian garatzen ari zen turismoa eta horri lotutako giden parean, argitaratu zuen Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan. Itinéraire pittoresque [Biarritz Pirinio eta ozeanoaren artean, ibilbide pitoreskoa], gida desberdin bat, bai forma aldetik (anekdota, olerki eta elkarrizketa faltsuak deskribapenei nahasten dira), bai funtsa aldetik (ohar antiklerikal, nazionalista eta historiaren berreskuratzekoak ugari dira), baita ere hunkitzen duen lurraldeagatik, autoreak Biarritz bisitatu nahi duenari Zuberotik pasatzea gomendatzen baitu.

Gidako 17. Kapituluak, Le jugement de Dieu [Jainkoaren jujamendua] deitutakoak, probintzi horren ohidura juridiko bat kontatzen du.

 

Le Jugement de Dieu   Jainkoaren jujamendua
Les Basques-Souletins ont vécu, jusqu'à l'année 1789, sous l'empire d'une Coutume rédigée au temps de François Ier, expression fidèle des usages traditionnels de leurs ancêtres.   Euskal-Zuberotarrak bizi izan dira, 1789 urtea arte, Frantzisko I.a Frantziakoaren garaian idatzitako Ohidura batekin, beren arbasoen ohizko egin-moldeen adierazgarri fidela.
Ce code renferme un singulier tarif des coups et blessures, en matière de querelle entre particuliers : tant pour un coup de javeline, de hache, de pique, de lance, de dague ou de poignard. La quotité de l'amende variait suivant la gravité des coups : des jurés experts étaient préposés pour sonder la profondeur des blessures, mesurer leurs dimensions.   Kode horrek kolpe eta zaurien tarifa ohargarri bat biltzen du, partikularren arteko aharrei buruz: honenbeste xabalina, aizkora, pika, lantza, daga edo puñal kolpe batentzat. Isunaren zenbatekoa kolpearen larritasunaren araberakoa zen : jujari adituak izendatuak ziren zaurien sakontasuna ikertzeko, zabalera neurtzeko.

Quiconque serait curieux de voir la marque d'un sabre navarrais plongé jusqu'à la garde dans une poitrine d'homme, la trouvera exactement dessinée sur une page du code souletin.

 

Edonork ikusi nahi balu gizon baten bularraldean ezpata bururaino sartutako sabre nafar baten hatza, zuberotar kode baten orrian aurki lezake zehazki marraztua.

Les duels par procureurs et champions furent en usage, à une certaine époque, dans les démêlés de province à province, entre montagnards. Un traité conclu entre le vicomte de Béarn et le pays de Soule porte que les Basques-Souletins prévenus de vol ou de meurtre commis sur le territoire béarnais, auraient la faculté de purger l'accusation par le duel ou par le serment, à leur choix.   Ahalorde eta txapeldunen bidezko dueluak usaiakoak ziren, garai batean, probintzien arteko gatazketan, menditarren artean. Biarnoko bizkondea eta Zuberoko herriaren artean adostutako itun batek zehazten du biarnes lurraldeetan ohointza eta erailketaz auzipetu Euskal-Zuberotar batzuek akusazioa garbitzeko aukera baluketela, duelu edo zin egitearen bidez, hautuz.
La conscience des Souletins redoutait volontiers l'épreuve du serment, qui devait être fait la main sur l'évangile ou sur une châsse de saintes reliques : ils préféraient défendre leur innocence l'épée à la main. Mais il paraîtrait que les Béarnais avaient quelque raison de ne pas vouloir que ce duel ou Jugement de Dieu se fit dans le pays basque: ils demandèrent qu'il eût lieu en Béarn ; ce qui fut accordé.   Zuberotarren kontzientziak zin egitearen probaz beldurtzen ziren, esku bat ebanjelioan edo erlikia sainduzko kutxa baten gainean egin behar zelakoan: beren errugabetasuna ezpata eskuan defendatzea nahiago zuten omen. Baina baliteke Biarnesek zerbait arrazoi izatea duelu edo Jainkoaren jujamendu hori Euskal herrian iragatea ez nahi izateko.: Biarnon iragan zedin galdatu zuten; eta onartua izan zaien.
Il paraîtrait encore que, lorsque les champions basques avaient le dessous (ce que Dieu permettait quelquefois, car le Béarnais est très brave), les parrains du combat, qui étaient toujours nombreux, se plaignaient un peu trop haut de ce que l'air et le soleil avaient été mal partagés aux Souletins. Le Jugement de Dieu dégénérait quelquefois en une bataille de diables.   Euskal txapeldunek menpean hartuak zirelarik (Jainkoak noiztenka baimentzen zuena, Biarnesa biziki bihoztuna baita), borrokaren laguntzaileak, beti ugari zirenak, pleinitzen omen ziren pixka bat goraki haize eta eguzkia gaizki banatuak izan zitzaiela zuberotarrei. Jainkoaren jujamendua noiztenka deabru borroka bat bilakatzen zen.
Le traité mentionné décide qu'à l'avenir tels combats auront lieu sur le territoire de Béarn, et que les Basques n'y viendront jamais plus de cinquante pour accompagner leurs champions.   Izendatutako itunak erabakitzen du etorkizunean, horrelako borrokak Biarnoko lurretan iraganen direla, eta Euskaldunak ez direla berrogeita hamar baino gehiago etortzen ahalko beren txapeldunak sustengatzera.
Cette condition est significative ; elle fait honneur à la sagesse des Béarnais (les Basques ont une impétuosité naturelle qu'il est prudent de ne pas mettre à une trop rude épreuve), et les juges du pays de Soule approuvèrent la mesure avec bonne foi et un grand esprit d'équité.   Baldintza hau adierazgarria da; Biarnesen zuhurtziari ohore egiten dio (Euskaldunak suharrak dira jitez eta hobe ez gehiegi probatzea), eta Zuberoko herriko epaileek neurria baieztatu zuten fede onez, eta zuzentasun izpiritu handiz.

Biarritz, entre les Pyrénées et l ' Océan : itinéraire pittoresque.... Partie 1 / Augustin Chaho - 1855

  Biarritz, entre les Pyrénées et l ' Océan : itinéraire pittoresque.... Partie 1 / Augustin Chaho – 1855

 

Agosti Xahok sortutako Ariel kazetaren lehen orria, Baionako Mediatekako liburutegi numerikoan eskuragarri

Bibliografia