Zazpi Eskualherriek
Bat egin dezagun:
Guziak bethi bethi
Gauden gu Eskualdun.

Agur eta ohore
Euskalherriari
Laphurdi, Basa-Nabar,
Zibero gainari,
Bizkai, Nabar, Gipuzko,
Eta Alabari;
Zazpiak bat besarka
Loth beitetz elgarri.

Zaldubi

Grazian Adema kalonjeak (1828-1907), Zaldubi goitizenarekin ezaguna, euskarazko literatura seminarioan deskubritu zuen.

1853an, Anton Abadiak antolatutako bertso guduetan parte hartzen du baina 20 urte igurikatu beharko du, eta izengoiti desberdinekin parte hartu, lehen saria eraman arte 1873an, alegi baten egokitzapena batekin: Bildotxa eta otsoa.

Hogei urte berantago, 1893an, berriro ere Anton Abadiarekin da Azpeitiako Lore jokoetan, baina lehiaketatik kanpo du Gauden euskaldun kantua aurkeztuko : Euskal Herria eta zazpiak bat lemari omenaldi bat, gaur oraindik kantatzen dena.

Gauden euskaldun
  Restons basques
Zazpi Eskualherriek
Bat egin dezagun :
Guziak bethi bethi
Gauden gu Eskualdun.
 

Les Sept Pays Basques,
ne faisons qu'un
Tous, toujours, toujours
nous (du moins) restons Basques.

Agur eta ohore
Euskalherriari
Laphurdi, Basa-Nabar,
Zibero gainari,
Bizkai, Nabar, Gipuzko,
Eta Alabari;
Zazpiak bat besarka
Loth beitetz elgarri.
  Salut et honneur
au Pays Basque,
Labourd, Basse-Navarre,
Haute Soule,
Biscaïe, Navarre, Guipuscoa,
et l'Alava :
Que les sept ne faisant qu'un
s'embrassent entr'eux.

Haritz eder bat bada
Gure mendietan,
Zazpi adarrez dena
Zabaltzen airetan :
Frantzian, Espainian,
Bi alderdietan;…
Hemen hiru'ta han lau,
Bat da zazpietan.

 

Il est un beau chêne
Dans nos montagnes
Qui de ses sept branches
S'élargit dans les airs.
Partie en France, partie en Espagne
De l'un et de l'autre côté,
Ici trois (branches) Là quatre…
Il n'est qu'un dans les sept.

Ekhalde Iberrian
Lehenik sorthua,
Lau mila urthe huntan
Hor da landatua.
Hain handi lur libroan
Lehen izatua,
Orai gure haritza
Zein den murriztua !
  Dans l'Ibérie de l'Orient
Né en premier lieu,
Depuis ces quatre mille ans
Le voilà planté là.
Si grand en terre libre
Ayant été autrefois,
Maintenant notre chêne
Oh ! que le voilà dépouillé !
Hi haiz Eskualherria
Haritz hori bera,
Arrotza nausiturik
Moztua sobera ;
Oi gure arbasoak,
Hots ! othoi ez beha
Zein goratik garen gu
Jautsiak behera.
  C'est toi, ô Pays Basque
Qui es ce même chêne là.
L'étranger étant devenu maître,
On l'a trop emondé.
Oh ! nos ancêtres,
Ah! de grâce, ne regardez pas
Combien de si haut nous sommes
bas descendus.

Eskualherri guzian
Alaba bakharra,
Ukhoan jarri zaikun,
Da gure ikhara.
Fueroak galdu eta
Utzi du Eskuara,
Akhabo Eskualduna,.
Hortaratzen bada.

  Dans tout le Pays Basque
Si l'Alava seule
Aurait renoncé à nous,
Voilà l'objet de nos alarmes.
Après la perte de ses Fueros
Elle a abandonné la langue Basque.
C'en est fait du peuple Basque.
S'il se réduit jusques là.
Eskualduna jendetan,
Eskuara mintzotan,
Lehenak omen dire
Jakinen ahotan :
Nahiz orai arrotzak
Manatzen darokan,
Ago hor Eskualduna
Eskualdun herronkan.
  Le Basque parmi les races,
L'Eskuara parmi les langues,
Sont, dit-on, des premières
Dans la bouche des savants.
Quoique maintenant ce soit l'étrange
Qui te commande,
Tiens toi là, Basque,
A ton rang de Basque.
Eskualduntasunari,
Eta Eskuarari
Balimba ez ginuke
Ukho egin nahi,
Halakorikan nihor
Gutarik baladi,
Eskualherri guzian
Baluke trufari.
  A notre nationalité Basque
Et à notre langue basque
A Dieu ne plaise que nous eussions
Le vouloir de renoncer.
Si de pareil renégat aucun
D'entre nous se rencontrait
Dans tout le pays Basque
Il ne lui manquerait pas de moqueurs.
Gureak ziren lehen
Bazter hauk guziak;
Arbasoek utziak,
Hek irabaziak :
Guri esker Frantziak,
Eta Espainiak,
Dagozkate dituzten
Eremu handiak.
  Elles étaient à nous jadis
Toutes ces contrées-ci;
Léguées par nos aïeux
Conquises par eux.
C'est grâce à nous
Que la France et l'Espagne
Possèdent ce qu'elles ont
De si vastes étendues.
Mairu beltza zelarik
Espainian nausi,
Nabasen Eskualdunak
Egin zion jauzi
Lau ehun mila Mairu
Zituen herrautsi,
Eta gainerakoak
Igorri ihesi.
  Alors que le noir Maure était
le Maître en Espagne.
A Las Navas le Basque
Lui sauta dessus;
Quatre cent mille Maures
Il y mit en poudre,
Et le reste,
Il l'envoya en fuite.
Orduan gure aide
Oihuz zauden oro :
« Bere lurrean nausi
« Eskualduna bego :
« Frantziak, Espainiak,
« Bai orai, bai gero,
« Deus khendu gabe dute
« Gerizatu gogo. »
  Ah! alors en notre faveur
Tous étaient à crier (ceci)
« Que dans sa terre maître absolu
« Le Basque soit laissé.
« La France et l'Espagne,
« Et dans le présent et dans l'avenir,
« Sans lui rien enlever, ont
« la volonté de l'abriter.»
Patu hoiez geroztik
Gan dire demborak :
Ukhatu diozkate
Hartzedunei zorrak.
Oi indarraren lege
Latz eta gogorrak !
Zuzendunak galduez
alfer heiagorak !
  Depuis ces pactes-là
Il s'est écoulé des temps.
L'on a nié
Les dettes aux créanciers.
Oh! combien les lois de la force
Sont rudes et dures!
De l'ayant droit sur ces pertes,
Vaines sont les clameurs plaintives!
Gureez gure lehen,
Hain libro ginenak,
Ezin ahantziz gaude
Orduko zuzenak :
Zer ametsak ditugun,
Zer orhoitzapenak,
Jaungoikoak bakharrik
Badakizka denak.
  De ce qui était bien à nous autrefois
Nous qui jouissions si librement,
Nous voici ne pouvant pas oublier
Nos justes droits d'alors.
Quels rêves nous faisons,
Quels souvenirs (nous hantent)
Le Dieu d'en haut seul
Connaît tout cela.
Ez bahaiz Eskualduna
Lehen bezein handi,
Aphaldu gabe chutik
Bederen egoadi :
Odolez eta Fedez
Bethi berdin garbi ;
Handizki atchikia
Hire eskuarari.
  Si tu n'es pas, ô Basque,
Aussi grand qu'autrefois,
Sans t'abaisser, debout
Au moins maintiens-toi;
Par ton sang et ta foi
Toujours également pur,
Avec grandeur attaché
A ta langue basque.
Zuri gaude othoitzez
Yaungoiko maitea :
Lagun zazu zerutik
Eskualdun jendea
Bethi begira dezan
Lehengo Fedea,
Eta libertatean
Besarka bakea.
  Vers vous nous voici en prière
0 Dieu Bien aimé.
Secourez du haut du ciel
Le peuple Basque.
Qu'il conserve toujours
Son ancienne foi
Et que dans la liberté
Il embrasse la Paix.
Gauden euskaldun, Gratien Adéma Zalduby, 1893   Restons basque, traductions mot à mot, Azpeitia : les fêtes euskariennes de septembre 1893, Charles Bernadou, 1894

Entzun kantua Oskorriren ahotik:

https://www.youtube.com/watch?v=QZVrsXAJBaY

 

 Bibliografia

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak