« - Encores moins, » respondit Pantagruel.

Adoncques dist Panurge : « Jona andie, guaussa goussyetan behar da erremedio beharde versela ysser lan da. Anbates, oytoyes nausu eyn essassu gourr ay proposian ordine den. Non yssena bayta fascheria egabe genherassy badia sadassu noura assia. Aran hondovan gualde eydassu nay dassuna. Estou oussyc eguinan soury hin er darstura eguy harm. Genicoa plasar vadu. »

« - Estez vous là, respondit Eudemon, Genicoa ? »

 

1532an, François Rabelais (1483 edo 1494-1553) frantses idazleak Les horribles et épouvantables faits et prouesses du très renommé Pantagruel Roi des Dipsodes, fils du Grand géant Gargantua [fama handiko Pantagruel, Dipsodes-en errege eta Gargantua erraldoi handiaren semearen gertakari eta balentri izugarri eta beldurgarriak] agerrarazten ditu Alcofribas Nasier izengoitiarekin, fartsa burlesko baten atzean ezkutatzen den jakitateari buruzko omenaldi bat.

1542an, testu bera agerrarazten du, gaurkoturik Pantagruel, roy des Dipsodes, restitué à son naturel, avec des faictz et prouesses espoventables, composez par feu M. Alcofribas, abstracteur de quinte essence. [Pantagruel, Dispodes-en erregea, molde naturalean kontatua, gertakari eta balentri izugarriekin, muinaren abstraktazaile zegoen Alcofribas jaun zenak apailaturik] tituluarekin. Jatorrizko testuaren pasarte  batzuk aldatu ditu, eta 9. kapitulua, Pantagruel eta Panurge-en topaketarena, osatu du. Panurge-ek baliatzen dituen munduko hizkuntzen litanian gehitzen dira parte bat ingelesez eta parte bat euskaraz.

Testua, arkaikoa, fonetikoki idatzia eta kopiatzaileen akatsez betea, ulergaitza da. Bere egiazko erran-nahia eztabaidan da oraino.

Pantagruel, roy des Dipsodes, restitué à son naturel, avec des faictz et prouesses espoventables, composez par feu M. Alcofribas, abstracteur de quinte essence, 1542 liburuko zati bat

Interprétation possible en français actuel   Gaurko euskaraz izan daitekeen interpretazio bat

Pantagruel, roy des Dipsodes, restitué à son naturel, avec des faictz et prouesses espoventables

 

Pantagruel, Dispodesen errege, molde naturalean kontatua, gertakari eta balentria izugarriekin

« - Encore moins, » répondit Pantagruel.

 

“Oraindik guttiago” erantzun zuen Pantagruel-ek.

Donc Panurge dit : « Mon grand monsieur, à toute chose, il faut un remède. Être comme il faut, c’est beaucoup de travail. Ainsi donc, je vous prie de me dire quel est l’ordre de nos propos, ce sera alors sans fâcherie que vous m’avez fait venir à ma substance(?). Ensuite, vous pourrez me demander ce que vous voudrez, cette dépense ne nuira pas à votre peuple, si Dieu le veut. »   Orduan Panurge-ek erran zuen: “Jaun handia, gauza guzietan behar da erremedio: behar den bezala izan, lan da. Hainbatez, otoitzetan natzaizu, erran ezazu gure proposaren ordena zer den. Non izanen baita haserrealdirik gabe jinarazi badiezadazu nire hazia(?). Horren ondotik, galde iezadazu nahi duzuna. Ez du hutsik eginen zuri jendeen kostura egin hark. Jainkoak plazer badu.”
« - Êtes-vous là, répondit Eudemon, Dieu-le-veut ? »   “- Zu al zara, erantzun zuen Eudemon-ek, Jainkoak?”

 

“Lagona edatera” La Vie très horrificque du grand Gargantua, père de Pantagruel, jadis composée par M. Alcofribas, abstracteur de quinte essence. Livre plein de pantagruélisme, 1542 liburua Rabelais-k baliatutako beste euska hitz batzuk.

 Bibliografia

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak