Sur les deux branches du port, la mer a déjà mangé la moitié de la ville. Ce que j'ai entrevu de la ville près du port est singulier. Pas de murs mitoyens. Chaque maison est séparée de la voisine par un espace vide d'un pied ; les incendies doivent être rares. […]

Plusieurs maisons portent la date de leur construction au-dessus de la porte ; l'inscription est sur pierre et les lettres sont saillantes. Je remarque une maison de 1670. Les fenêtres et volets sont en rouge sang de bœuf tirant sur le noir.

 

Henri Beyle 1783-1842), Stendhal izengoitiarekin ezaguna, zatitua zen zituen idazteko gogoa eta funtzionario ogibidearen artean, bigarren horrek munduan gaindi bidaiatzeko aukera eskaintzen ziolarik, baina ez helmugen hautatzeko ahala.

1836an, hiru urteko oporraldi bat lortzen du, idazteko baliatzen duena, eta Frantzian gaindi bidaiatzeko. Ikusi dituen guziak kaier batzuetan notatu zituen, eta horiek ziren baliatu, autorea zendu eta, Le journal de voyage de Bordeaux à Valence  bilduma osatzeko. Bertan agertzen dira idazleak Baiona eta Donibane Lohizuneko hirietaz atxiki zuena.

 

Bayonne   Baiona
« Au levant de la Place d'Armes, tout près de la belle grille qui porte la date de 1834, j'ai remarqué en arrivant ce superbe bâtiment carré, composé d'arcades sur toutes les faces et qui n'en est encore qu'au premier étage. Si, comme un enfant me l'a dit, si c'est une nouvelle Comédie, rien de plus judicieux et de plus joli.  

“Armen plazaren ekialdean, 1834ko data daukan burdin hesiaren ondoan, iristerakoan ohartu naiz gaitzeko eraikuntza karratu horrez, alde guzietan arkuz osatutakoa eta mementoan lehen estaian baizik ez dena. Baldin eta, haur batek erran didan bezala, Komedia berri bat bada, ez da ezer zentzuzko eta ederragorik.

S'il y a des voitures dans la ville, chacun pourra donner rendez-vous à sa voiture à une arcade différente et le chargement sera fait en un instant.  

Karrosak baldin badira hirian, bakoitzak arkupe desberdin batean hitz ordua ematen ahalko dio bereari, eta kargatzea istant batez eginen da.

 […] Je ne trouve rien à reprendre à la salle de spectacle de Bayonne, donnant au couchant sur la Place d'Armes et sur l'allée de beaux arbres qui longe l'Adour et la nouvelle grille ; au nord est l'Adour, et, au levant, le quai fort large formant place et par lequel arrivent toutes les voitures. Il est difficile de concevoir une position plus heureuse. Les promenades de Bayonne sont sur les remparts. »   […] Ez dut ezer zuzendu behar denik ikusten Baionako ikusgarri gelan, sartaldean Armen plazara, Aturriren eta hesi berriari hegiz hegi doan zuhaitz ederreko hiribidera ematen duena; Iparrean dago Aturri, eta, sortaldean, kaia biziki zabal batek plaza bat sortzen du eta handik heldu dira karrosa guziak.  Kokagune egokiagorik asmatzeak zaila dirudi. Baionako pasealekuak harresien gainean dira.”
Saint-Jean-de-Luz   Donibane Lohizune
« Sur les deux branches du port, la mer a déjà mangé la moitié de la ville. Ce que j'ai entrevu de la ville près du port est singulier. Pas de murs mitoyens. Chaque maison est séparée de la voisine par un espace vide d'un pied ; les incendies doivent être rares. […]   “Portuko bi adarretan, itsasoak jadanik hiriaren erdia jan du. Portu ondoko hiriaz erdi ikusi dudana arraroa da. Elkarri datxizkien paretarik ez.  Etxe bakoitza bere auzoaz oin bateko arteka huts batez bereizia da; suteak bakan gertatu behar dira […]
Plusieurs maisons portent la date de leur construction au-dessus de la porte ; l'inscription est sur pierre et les lettres sont saillantes. Je remarque une maison de 1670. Les fenêtres et volets sont en rouge sang de bœuf tirant sur le noir. Un singulier petit château qui fait l'angle de la place et contre lequel on passe en allant en Espagne, a des petites tours carrées portées en encorbellement sur les angles à droite et à gauche. Cela est hardi.  

Etxe bat baino gehiagok eraikuntza data atearen gainaldean daukate; idazkuna harrian emana da eta hizkiak jalgitzen dira. 1670eko etxe bat ikusi dut. Arotzi eta leihoak beltzera doan idi-odol kolorekoak dira. Gaztelutxo berezi batek, plazaren angelua egiten duena eta hegiz-hegi segitzen dena Espainiara joateko, dorre karratu ttipi batzuk daramatza zurburu gisa, eskuineko eta ezkerreko angeluetan. Hau ausarta da.

Extraits du Le journal de voyage de Bordeaux à Valence en 1838 Stendhal, Ed. Horizons de France, 1927    

Donibane Lohizuneko plaza, 1850 inguru, Blanche Hennebutte-Feillet http://gordailu.bilketa.eus/zoom.php?q=id:196954

Bibliografia

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak