Badakit, enzunaz beste gabe, neskatx gazte baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen aurkean, jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean, iñoren lumaz janzi nai duela bela-txikiak; au da, besten bearrak artu nai ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiñen: asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu dituzten Ipuiak? Nolako arrotasuna berriz latiñezko itzkuntzarekin liburu onen asmoa agertzea? Orretarako bear litzake jakitea Euskera, Gaztelania, eta Latinezko iru izkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan!

 

Bizenta Mogel (1782-1854) lehen emazte idazle gisa kontsideratua da, 22 urterekin Ipui onac, Esoporen latinezko lanen itzulpenetan bereziki oinarritutako alegi bilduma argitaratu zuenetik.

Bere osaba eta aitaordea Juan Antonio Mogel zen, Leibniz-en filosofiaren zabaltzaile izan zena Peru Abarka eleberriarekin. Argien hezkuntza goiztiar horrek Bizenta markatu zuen, eta bere alegien bidez, nahi izan zuen euskaldun gazteei umoretsu baino sakonago izanen ziren ipuinak eskaini.

Emazte idazlea izatea ez zela erraza izanen aurreikusia zuen ere. Liburuaren sar-hitzako lehen lerroak trufatuko zirenei zuzendua da.

Irakurle euskaldunari   Au lecteur bascophone
Badakit, enzunaz beste gabe, neskatx gazte baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen aurkean, jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean, iñoren lumaz janzi nai duela bela-txikiak; au da, besten bearrak artu nai ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiñen: asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu dituzten Ipuiak? Nolako arrotasuna berriz latiñezko itzkuntzarekin liburu onen asmoa agertzea? Orretarako bear litzake jakitea Euskera, Gaztelania, eta Latinezko iru izkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan!  

Je sais, sans avoir à l’entendre, que le nom d’une jeune fille est accolé à la couverture de ce livre, et que cela en fera se moquer plus d’un, qui se diront entre eux que le petit corbeau veut se revêtir de plumes qui ne sont pas à lui; c’est bien cela, je veux prendre sur moi ce qui incombe à d’autres : que ce n’est pas à une jeune fille de se casser la tête à écrire des livres : la quenouille lui est de trop, bien qu’elle utilise l’aiguille correctement. Comment moi pourrais-je faire croire aux autres, que j’ai pu traduire en basque des fables publiées par des savants étrangers ? Quel arrogance encore de prétendre baser ce projet de livre sur la langue latine ? Il faudrait pour cela maîtriser les trois langues que sont le basque, l’espagnol et le latin. Quelle chose incroyable de la part d’une jeune fille !

Naiz sinistu, naiz ez, esan bear det, gaztetxoa nintzala irakurri ta azaldu oi nituela Fedroren latiñezko ipuiak; artu oi nuela atsegin guziz andia enzunaz Txakur, Otso, Aizeri, Ollar..., Abere, Lauoñeko, ta Egaztien itzketa alkarren artekoak. Zortzi urte nituenean ekusirik nere neba, edo anaia ikasten asi zala gure Osabarekin Latiñezko izkerea, jarri zitzatan buruan ikasi bear nuela nik ere. Ala, buruari neke gogorrik eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela, jolasez bezela, irten nuen nere asmoarekin, Virgilioren itzneurtu, ta apainduetan gozatzen nintzala. Edozeñek daki Esoporen Ipui latiñez, ta itz lotu gabeetan daudenak, errazagoak dirala aditzen, Fedro, ta Virgilioren itz lotuak baño.  

Que vous le croyiez ou non, je me dois de vous dire que quand j’étais jeune j’avais pour habitude de lire et d’expliquer les fables en latin de Phèdre, j’avais pour habitude d’écouter avec grand plaisir les conversations entre Chien, Loup, Renard, Coq… Animal, Quatre-pattes, et Volatiles. J’avais huit ans lorsque je vis que mon frère commençait à apprendre l’écriture latine avec notre oncle, et il  m’était passé par la tête que je devais apprendre aussi. C’est ainsi, sans m'imposer de grands efforts, en accordant au sommeil son compte d'heures, et sans peur des punitions blessantes,  comme en jeu, j’atteignis mon objectif, j’appréciais les vers et les termes fleuris de Virgile. Et tout le monde sait que les Fables latines d’Esope, en prose, sont plus faciles à comprendre que les vers de Phèdre ou de Virgile.

Umeago nintzanean berriz enzun oi nituen, zoro zororik, ta pozez erotuta, atso ipuiak. Sinisten nituen egia andi batzuek bezela, Peru, ta Mariaren ipui farragarri, ta sustrai gabeak: enzunak enzunda ere, aspertu ezin nintzan; ta, pakerik ematen ez nien atso gaixoai berriz eta berriz esateko alako ipuiak. Au da aur guzien gaitza, edo zorasuna. Orain bada, ondorik, ta ondorengo onik ez zekarten ipui eroak anbat atsegin ematen bazidaten, nere adinaren argiabarretan sartu baño leenago, zenbat eztituko ez zan nere biotza irakurri nituenean gerora ipui onak? Lenengoan enzuten nituen algaraz, ta pozez Aizeriaren asmo, gaiztakeria, ta askojakiñak; bere berriketa, ta jardunak. Baña azkenean irakurririk ipuiaren aterakizun, ta ondoren ederra, ta nekusanean, oskol, edo azal zatarra ausirik, barruan zegoan mami gozoa, oroitzen ninzan erle dontsuaz; zeñek lora, eder ez diradenetatik ere, atera oi duen eztia, ta egin gero erlaunzean abaraska, edo abao aurtxoen ezpañak gozatzen dituztenak.   Quand j’étais plus jeune, par contre, j’écoutais, enchantée et folle de joie, les histoires de grand-mère. J’y croyais comme à de grandes vérités, les histoires drôles et sans racine de Peru et Maria. Même après les avoir écoutées et réécoutées, je ne m’en lassais pas, et je ne laissais de paix à la pauvre grand-mère tant qu’elle n’avait pas redit encore et encore tel conte. Tel est le défaut de chaque enfant, ou son bonheur. Cela étant, si ces histoires qui n’apportaient rien par la suite me donnaient grand plaisir, qu’aurait-il été, comment mon cœur se serait-il adouci si avant d’atteindre l’âge de raison, j’avais lu davantage de bonnes fables ? J’entendais déjà avec joie et allégresse les inventions, méchancetés et coups de malice du Renard, ses causeries et ses bavardages. Mais en lisant à la fin la morale de l’histoire, et la belle conclusion, en cassant la carapace ou la peau dure, pour découvrir sa douce moelle, je me remémorais la noble abeille qui peut sortir des fleurs, même de celles qui ne sont pas belles, du miel et en faire des rayons qui viendront ravir les lèvres des petits enfants.
Bizenta Mogel, Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco, 1804     Bizenta Mogel, Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco, 1804

Ipui onac, lehen edizioaren lehen orria - Liburuklik

Bibliografia

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Testu hautatu guztiak

Testu hautatuak