Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako mintegia iraganen da maiatzaren 19an, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.
Euskal etnopoloa sortu berri da, ikerketa-ekintza gai berezi batekin : ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan. Etnopolo honen lehen asmoa zera da : euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea. Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileen gana helarazteko.
Ondorioz, bi galdera nagusi agertzen dira :
- Kultura eduki numerikoen eskuragarritasunarena, anitzetan faktore ezberdinek baldintzatzen dutena (muga teknikoak, datuen antolaketa, oztopo juridikoak, gabeziak fondoen numerizazioan, fondoen sakabanaketa, tratamendu logika ezberdinak) : Eskuragarritasun hori nola erraztu ? Sartze bakarreko atari bat egokia edota beharrezkoa ote litzateke ?
- Beharren eta erabilpenen kontutan hartzearena : Zer hurbilpen hobetsi, interes eta erabilpen ezberdinetako publikoak euskal kultur aren inguruko dokumentuen aberastasuna beregana dezaten ? Nola egin euskal kulturaren arraberritzearen eragileak diren artistak dokumentu fondo horiek gehiago balia ditzaten ?
Mintegia hiru saioren inguruan antolatua izanen da. Goizeko bietan, baliabide numerikoen gaia eskaintzaren eta eskaeraren ikuspuntutik aipatua izanen da. Arratsaldekoan aldiz, sareko ondare numerikoaren eta sorkuntzaren arteko harremana jorratuko da.
Bapateko itzulpena izanen da euskaraz eta frantsese
Egitaraua 9:00-9:30 : harrera, kafea 9:30-10:00: Kolokioaren irekitzea eta egitarauaren aurkezpena (Euskal kultur erakundea eta Zientzia Sozialen Goi Ikasketetako Eskola - EHESS) 10:00-11:30: Kultura atari bat : zergatik eta zertarako ? Atari numeriko batzuen esperientziak : desmartxaren irakurketa kritikoa (helburuak, emaitzak)
11:15-11:45: Kafe pausa 11:45-13:00: Publikoaren erabilpenei eta beharrei nola egokitu ? Publikoen gana heltzeko estrategiak/hurbilpenak : erabiltzailearen portaera, nola bere beharrak aitzinetik ikusi, nola joan bere gana ?
13:00-14:30: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira). 14:45-16:30: Baliabide numerikoak eta sorkuntza. Nola egin artistek dokumentu fondoak gehiago balia ditzaten : ezagutzen ote dituzte, baliatzen al dituzte, horien beharra ote dute ? 14 :45-15 :00: Sartzeko mintzaldia 15:00-16:30: Joana Olasagastik animatu mahain-ingurua. Memoriatik sorkuntzara : xendra, errepidea ala ateka itsua ?
16:30-17:00: Bukaerako bilduma - Denis Laborde (EHESS) – Kolokioaren bukaera (EKE) |
Sartzea urririk eta edozoini irekia
Informazio gehiago : etnopoloa.eke.eus