WikiLiburutegiak proiektuak

Wikipedia entziklopedia librea eta hainbat proiektu libre biltzen dituen Wikimedia lan tresna bikaina izan daiteke liburutegien munduan, bereziki hizkuntza gutitu batean ari direnentzat.

Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiatu da WikiLiburutegiak proiektua, helburutzat duena:

  • Euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea (Idazlezainak)
  • Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea
  • Donostiako Haur Liburutegiaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea
  • Wikipedia ikasleen artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.

Ikus aurkezpen bideoa:

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak