Nafarroko historia Donibane Garaziko liburutegira

Lehengo Nafarroaren Lagunak elkarteak eta Euskal Elkargoak hitzarmen bat izenpetu dute Garazi-Baigorriko liburutegiaren funtsei jauzi kantitatibo eta kalitatibo bat eginaaraziko diena.

1962an bi Nafarroen harremanak azkartzeko eta Nafarroa Behereko ondare historiko eta kulturalaren ezagutarazteko sortutako elkarteak 600 liburu eta 1000 aldizkari mediatekan uzteko erabakia hartu du. Hitzarmena izenpetu da 2017ko agorrilaren 4an, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko lehendakari ordea, Bruno Carrère, Euskal Elkargoko kultur partaidetzei dedikatua, Louis Gentien eta Jean-Louis Daguerre, Lehengo Nafarroaren Lagunak elkarteko lehendakari eta lehendakari ordeen artean.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak