Euskarazko irakurketa kluba bat Baionan

Irakur! Lire en basque zikloa baitan, Baionako lehen euskarazko irakurketa kluba abiatuko da. Hitzordua finkatua da Baionako Mediatekan euskarazko literatura elkarrekin irakurri, ulertu eta gozatzeko.

Lehen hitzordua 2017ko urriaren 2an, 18:15an ezarria da, Harkaitz Canoren Paradisuaren ifrentzua bildumako hiru ipuinak aipatzeko (Bilduma libreki telekargatzen ahal da Booktegi.eus gunean)

Gehiago jakin :  http://www.mediatheque.bayonne.fr/OpacWebAloes/index.aspx?IdPage=818