Baionako diozesako euskal funtsak Bilketan

Bilketan orain arte agertzen diren bildumetarik ezberdina geldituz euskal funtsa oso bat osatzen duten ia 1500 obra agertzen dira orain katalogo komunean.

Diozesako liburutegia, kultura eta jakitateen liburutegi bat da, erlijioko gaietarik aise urrunago badoana. Betidanik leku handia utzi dio tokiko historiari eta euskarari. Bildu ditu ere jakintsu amorratu eta liburuzale izan ziren apez batzuen liburutegi pertsonalak.

Funtsa zaharra da ere, dudarik gabe. Obra arraro eta ohargarrienetan, 1836ko Aguxtin Chahoren Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques (1830-1835) lehen edizio biziki arraroa, 1856ko La guerre des alphabets : règles d'orthographe euskarienne adoptées pour la publication du dictionnaire basque, français, espagnol et latin, 1853ko Jean-Baptiste Archuren Uskara eta franzes gramatika uskalherrietako haurrentzat eguina, Martin Goyhetchen La Fonatinaine-en alegien euskarazko itzulpenak (1852), Anton Abbadiaren Travaux récents sur la langue basque (1859), Louis-Lucien Bonaparte-ek manatutako bibliaren euskarazko itzulpenak (1859) ale desberdinetan, 1872ko Uscaldunaren guthunac, Ed. berria, arrahounkiric eta emendaturic iobraren lehen edizioa. Aldizkari batzuk ere, bulletin de l’Association des Anciens élèves de Larressore edo Aintzina bildumapean agertu liburuak, 1934-1943 urteetan Piarres Lafitte kalonjeak sortu aldizkariari loturik, adibidez.

200 obra baino gehiago konta daitezke euskarari buruz, batzuk biziki berezituak (hiztegi, gramatika, linguistika), baita ere literaturari buruz (autore garrantzitsuak, olerkia, bertsolaritza, atsotitzak…). Euskal Herriaren ezagutza anitz aipagai da ere: historia, eliza historia, politika, usaia eta ohiturak, artea, emigrazioa, herriak, biografiak…)

Funtsaren erdia (697 liburu) euskaraz da. Hor da behar bada alde bereziena. Eliza biziki goiz lotu baitzaio erlijio literatura oso bat euskaraz sortzeari, ebanjelizazioa eta liturgiaren praktikarentzat beharrezkoak.

Aurki daitezke ere itzulpenak, bibliak, ebanjelioak, salmoak, katiximak, debozio eskuliburuak, kantu eta kantikak, sainduen biziak, euskararen edo euskalkien ikerketa historikoendako baliagarriak.

 Bienheureux Louis-Edouard Cestac liburutegia, erlijioa eta giza zientziei buruzko 45 000 liburuko funtsa moderno bat baduena publikoari irekia da. Ikus baldintzak

Mailegatze irizpideak eta barne arauak sareko katalogoko harrera orrian aurkitzen ahal dira: http://catalogue.bibliotheque.diocese64.org/

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak