Handia Iparraldeko zine-geletan

Handia, Jon Garaño eta Aitor Sarriegiren film berria, jadanik 90 000 sarrera egin dituenak zine-geletan 2017ko urritik abendura, eta 13 aldiz izendatua Goya sariendako, euskaraz grabatu den filma goitatuena bilakatu da.

Atalante zinema, Euskal Kultur Erakundea eta berrikitan sortutako Gabarra films egiturari esker, 2018ko urtarriletik goiti iparraldeko zinemetan ikusten ahalko da, aurre-estreinaldietan urtarrilaren 15etik 24ra, Donibane Lohizune, Hazparne, Kanbo, Baiona, Maule, Urruña, Hendaia, Donibane Garazi eta Donapeulko geletan, usaiako emanaldien bidez ondotik.

Ikus eke.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak