10. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Urtero bezala, Elkar argitaletxeak ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatzen du. Izenburu horren atzean hiru lehiaketa desberdin ezkutatzen dira::

  • “Ipuina ilustratu”: 4-9 urteko haurrek aukera badute Pello Añorgak lehiaketa horretarako bereziki idatzi duen ipuin baten ilustrazioa proposatzeko;
  • “Ilustrazioa ipuin bilakatu”: 10-14 urtekoek aldiz Elena Odriozolak asmatutako marrazki batetik abiatuz, ipuina asmatu eta idatzi beharko dute;
  • “Komikia edo bineta sortu”: 15-16 urtekoentzat desafioa euskal kantu bat komiki bihurtzea izanen da.

Ikus Elkar.eus gunean