Iñaki Martiarena « Mattin » idazle egonaldian Nekatoenea

Urte guziez bezala euskal literaturan sorkuntza bultzatzeko ekintza garrantzitsua iraganen da 2018ko udazkenean : idazle egonaldia Nekatoenean, Hendaian dagoen Abadia eremuko toki zoragarri horretan.

Aurten, hautatua izan den artista Iñaki Martiarena « Mattin » da, ilustratzaile eta komikigilea.

Azaroaren 5tik hilabete batez egonen da Nekatoenean, kamishibai baten sortzea duela helburu: hau da, japoniar antzerki ohituretan oinarritutako istorien kontatzeko erabiltzen diren gertaldi marraztuak.

Idazle egonaldia Euskal Kultur erakundeak, Euskal Idazleen elkarteak eta Nekatoeneak, Euskal Itsasbazterreko IEZIren sorkuntza arloak, partaidetzan antolatzen dute.

Informazio gehiago eke.eus gunean

Mattinek arlo desberdinetan jarduten du marrazten : hainbat aldizkarietan (Argia, Aizu, Berria…), haur literatura albumetan, baita komikigile gisa (ikus Bilketa atarian Zarramakalda bere azken tituluaren aipamena)

Argazkia: Iñaki Martiarena "Mattin" via Wikimedia Commons

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak