« Euskal Herria orai eta gero » emankizunak izan ziren 1971tik 1985ra euskaraz eman ziren lehenak telebistan, eta oroitzapen handia utzia dute orai arte Iparraldean barna. INA Frantziako ikus-entzunen erakundearekin hitzarturik, Euskal Kultur Erakundeak lur petik atera ditu eta gaurdanik ikusgai dira bere Uztaritzeko egoitzan.
Ikus informazio gehiago eke.eus webgunean
