Jokin Mitxelena 2019ko Nekatoeneako idazle egonaldian

Bederatzigarren aldiko aurten, Abbadia lurretako Nekatoenea baserriak euskal sortzaile bat aterpetuko du hilabete batez sorkuntza lan baten aitzina eramateko. Nekatoeneak (Euskal Itsasbazterreko IEZIren sorkuntza saila), Euskal Kultur Erakundearen eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarekin, Jokin Mitxelena idazle eta marrazkilari gipuzkoarra 2019ko egoiliar gisa hautatu du. Mitxelenak zortzi urteko haurrei zuzendutako eleberri baten lantzea proposatu du, Puka zakurraren abenturen hirugarren atala hain zuzen ere. Idazlan horrek Puka zakurrak Pasaia-Donibanetik Hendarainoko ibilbidean ukanen dituen gorabeherak kontatuko ditu.  

Ikus artikulua Berria.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak