Miren Gorrotxategi Hilbeltza bekaren irabazle

(H)ilbeltza Baztango Euskal nobela beltzaren festibalaren kari, aurten hirugarren aldiko Hilbeltza beka banatua izan da. Miren Gorrotxategi azpeitiarrak lortu du Vianako bihotza sormen-lan proiektuarekin. Donejakue bidea eta upategien salerospena uztartzen dituen polizia eleberri trama honen ausardia eta ezohikotasuna sariztatu nahi izan ditu epaimahaiak. Gorrotxategiren bigarren eleberria izanen da, 2016n Augustin Zubikarai sariari esker plazaratu zuen 33 ezkil (Elkar) ondotik. Eleberria 2020ko abenduan agertu behar liteke.

Ikus artikulua Uberan.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak