Dantza filma Iparraldeko zine-geletan

Dantza, Telmo Esnalen film berria ipar Euskal Herriko zine geletan azkenean ikusgai izanen da irailaren 4tik goiti, Gabarra films egiturak banaturik. Estrenaldi gaualdi bat antolatuko da Baionako Atalante zine aretoan agorrilaren 20n, asteartean 21:00tan urririk. Biarritzeko Maitaldia dantza festibalaren kari ere emana izanen da Le Royal zine gelan agorrilaren 30n 20:00tan. Gaualdi hauetan, Esnal zuzendariarekin, Gari Otamendi dantzariarekin eta Juan Antonio Urbeltz koreografoarekin trukatzeko aukera izanen da. 

Ikus eke.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak