Argi"hitz"kiak erakusketa Larraldean

Agorrilaren 3an estrenatu zen Senpereko Larraldea baserrian Hatsa elkarteak antolatu Argi"hitz"kiak erakusketa. 1998an sortuz geroztik, elkarte horren helburua euskarazko olerkigintza sustatzea da, bai gertakariak antolatuz bai liburuak argitaratuz. Erakusketa berri horretan, olerkiak eta argazkiak uztartzen dira: 110 olerki hain zuzen ere Auxtin Zamoraren argazkiek irudikaturik irakur daitezke, ez ohizko maneran haatik, obra guziak lurrean antolatuak baitira.

Erakusketa agorrilaren 17a arte bisita daiteke kittorik, egunero 16:00tik 19:00ra Senpereko Larraldea gelan.

Ikus artikulua Eke.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak