Euskal idazleak Edinburgh International Book Festival jaialdian

Agorrilaren 10tik 18ra Eskozian iragaiten da Edinburgh International Book Festival jaialdia. Hirurogei nazionalitate ezberdinetako bederatzi ehun sortzaile biltzen dira bertan, izan ditezen haur, gazte edo heldu literaturan idazle, marrazkilari edo komikigile. Etxepare Euskal Institutuaren #ScotlandGoesBasque egitasmoari esker, euskal idazle andana batek beraien lana han aurkezteko parada dute.

Iban Zalduak James Robertson eskoziar idazlearekin Txekhov vs Shakespeare eraman egitasmoa azaldu du. Alabaina, eskoziar gaelikoa eta euskara hizkuntza gutituen errealitatetik abiatuz, bi idazleen arteko gutun-trukaketa liburua osatu dute. Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, Danele Sarriugarte, Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleek ere solasaldiak emanen dituzte Edinburghen.

Ikus artikulua Etxepare.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak