Oskar Alegriaren film berria Veneziako Mostran

Veneziako Mostra nazioarteko zine festibalaren 76. edizioa agorrilaren 29tik irailaren 8ra iraganen da. Oskar Alegria film egile irundarraren Zumiriki lan berria hautatua izan da festibaleko Orizzonti sailean parte hartzeko. Sail horrek mundu guziko zinema adierazpen-korronte eta jario estetiko berriak argitara ematen ditu; jaialdiko bigarren sail nagusia da, hautespen ofizialaren ondotik. Nahiz eta Emak bakia Baita bere lehen dokumentalarentzat Alegria hamabost aldiz sariztatua izan zen, euskal film zuzendariarentzat gomita hori ustekabe pozgarria da, Veneziako Mostra hedadura handiko gertakaria baita.

Zumiriki hitzak «ibai uharte» erran nahi du. Alegriak haurtzaroan ezagutu zuen gune baten aipamena da, kuttuna zitzaiona eta eraikuntza egitasmo batengatik urperatua izan zena. Haurtzaroari, bizitza salbaiari eta izadiari berriz lotzeko nahian, film egileak baso erdiko etxola batetan lau hilabeteko egonaldi bakartiarra bizi izan eta filmatu du. «Fikziozko istorio definiezin bat» dela dio egileak, ezin sailkatua, barne aztertze poetiko bat.

Ikus artikulua Etxepare.eus gunean