"Goresmenak Xalbadorri" erakusketa Zarautzeko argazki museoan

Goresmenak Xalbadorri argazki erakusketa irailaren 3n hasi da Zarautzeko Photomuseum argazki eta zinema museoan. Erakusketa berri horrek Fernando Aire Etxart (1920-1976) bertsolari ospetsua zenaren bizia kontatzen du hainbat argazki eta garaiko dokumentuen bidez. Lehen atalean, erakusketak olerkariaren familia, adiskideak eta Urepele bere sorterria aipatzen ditu. Bigarren atala bertsolaritzaren munduari lotzen da, plazako saioei eta txapelketei. Bururatzeko, 1976ko azaroaren 7n Urepelen Xalbadorren ehorzketen kari egin zitzaion omenaldia agertzen da. Erakusketa urriaren 13a arte ikus daiteke.

Ikus Photomuseum.name gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak