Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa argitaratu berri du. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da. Egitasmoa 2010n abiatu zen Joseba Lakarraren zuzendaritzapean; Julen Manterolak eta Iñaki Segurolak hasi lanari lotu ziren azken urteetan Gabriel Fraile eta Koro Segurola.
200 hitz-familia, kasik 2.600 sarrera eta azpisarrera bilduak dira bertan, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin eta beste hainbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean agertu da; berantago euskarri digitalean plazaratzea aurreikusia da.
Hiztegiaren aurkezpena 2019ko urriaren 9n Baionako Fakultatean eginen da 10:30tan. Tokia atxikitzea aholkatua da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. idatziz.
