Jaurlaritzako ordezkariek urriaren 2n Euskadi Literatura saria jaso duten sortzaileen izenak jakitera eman diztute Gasteizko Artium erakustokian.
Euskarazko Literatura: Irati Elorrieta, Neguko argiak (Pamiela, 2018) eleberriarentzat.
Haur literatura: Patxi Zubizarreta, Korri, Kuru, Korri! (Ibaizabal, 2018) haur eleberriarentzat.
Ilustrazioa: Asisko Urmeneta, AztiHitza: Xahoren biografikoa (Erroa, 2018) komikiarentzat.
Sariztatu bakoitzak 18 000€ko beka jaso du bai eta ere lanen itzultzeko proposamena 4 000€ko diru laguntzari esker. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 18n iraganen da Tabakaleran. Arte horretan, beste sailetako irabazleak - Literatura Gaztelaniaz, Saiaketa Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena - ezagutuko ditugu.
Ikus artikulua Berria.eus gunean
