Ganbila: Euskal antzerkia harpidetzan

Ganbila Susa argitaletxearen egitasmo berria da, EHAZE-Antzerkizale (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) elkartearekin lankidetzan sortua. Ganbila-k euskal literaturak luzaz pairatu duen hutsune bat bete nahi du: euskaraz idatzitako antzerki testu  bilduma egonkor bat eskaini, antzerkiak oholtzatik kanpo ere biziraun dezan.

Orotara sei izenburuk idekiko dute bilduma berri hori. Udazken honetan Bazterreko ahotsak (Miren Tirapu, Gaizka Sarasola), Simplicissimus (Patxo Telleria) eta Francoren bilobari gutuna (Igor Elortza eta Unai Iturriaga) agertuko dira. 2020ko udaberrian aldiz beste hiru horiek: Isiltasuna (Eneritz Artetxe), Mami Lebrun (Kepa Errasti) eta 4.48 Psikosia (Sarah Kane). Antzerki testuaz gain, obrak jorratutako gaiak eta ikusgarria muntatzeko segitutako sorkuntza bilakabideak azalduak dira ale batzuetan.

Banan banan erosten ahalko dira liburu-dendetan baina harpidetza bati esker, zuzenki etxen jaso daitezke ere. Egitasmoaren sustatzeko manera bat da aldi berean, euskal argitalpena zuzenki lagunduz.

 

Ikus Ganbila.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak