Jon Bagues etnomusikologoaren hitzaldia Baionan

Baionako Hiriak eta Euskal kultur erakundeak antolatutako Koruak festibalaren karietara, Jon Bagues etnomusikologoak hitzaldi bat eskainiko du azaroaren 2n larunbatean 16:00tan Baionako Elkarteen Etxean.

Jon Bagues Oreretan kokatua den Eresbil euskal musikaren artxiboaren zuzendaria da. 1974n sortua, Eresbil erakundearen xedea musika-ondarea eta batez ere euskal musikagileen sorkuntzak biltzea, ikertzea, zaintzea eta zabaltzea da. Idatzizko eta ikus-entzunezko artxiboak kontsulta daitezke bertan baina liburutegi zerbitzua ere eskaintzen du zentroak, mailegatzeko aukerarekin (partizioak, musika-literatura edo prentsa).

Mintzaldi horretan, Jon Baguesek zentro honen eginbeharrak eta helburuak azalduko ditu, koruen musiken inguruan dauzkan baliabideak lehenetsiz.

 

Ikus Eke.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak