Bernardo Atxaga Espainiako Letren Sari Nazionalaren irabazle

Espainiako Kultur Ministerioak 1984az geroztik urtero banatzen duen sariak egile baten obra osoa ohoratzen du. Cervantes sari ospetsua gaztelerazko idazleei banatua baldin bada, Espainiako Letren Sari Nazionala haatik iberiar lurraldeko hizkuntza batetan idazten duen sortzaile orori zuzendua da. Aurten lehen aldikotz, euskal idazle batek lortu du. Aitortza ofizialarekin batera Bernardo Atxagak 40 000 €ko beka jasoko du.

 

Ikus Berrian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak