Le Chipiron Lecteur 0-16 urte arteko haur literatur festibala Hendaiako Mendi-Zolan kultur zentroan iraganen da azaroaren 15tik 17ra, Txikiekin elkarteak antolaturik. Festibalaren xedea tokiko eleaniztasuna islatzea denez, bertara gomitatuak diren idazle eta argitaletxeak euskaldunak, frantsesak edo espainolak dira.
