2019ko Durangoko azokaren berrikuntzak

Liburu eta diskoaren 54. azoka iraganen da Durangon abenduaren 5tik 8ra. Bi berrikuntza nagusi azpimarratzekoak dira aurten: erakusmehaien antolaketa moldatua izanen izanen da; kolore eta ikur batzuei esker bisitariek erakusleengana hurbiltzeko norabidea errazkiago segitzen ahalko dute. Aurten lehen aldikotz, musika programatzaile, sortzaile eta profesionalei zuzendutako topaketa antolatua izanen da ostegun goizarekin.

Azkenik, azokak hedatzen segitzen du eta hemendik aitzina Durangoko eskola musikan ere kokatuko da. Eremu berri horrek Gogoetaren plaza – informazioa, komunikazioa eta hedabideen gunea – eta Kabi – kultur digitalen gunea – aterbetuko ditu.

Durango 2019 zenbait zenbakitan:

264 erakusmahai;

405 berritasun: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari eta 5 film;

200 kultur ekitaldi;

111 topaketa idazleekin, sortzaileekin eta musikalariekin.

 

Ikus egitarau osoa

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak