Katalogoa.eus gunearen larruberritzea

Euskarazko produktuen katalogoak webgune berri bat garatu du. Haur eta gazteendako euskarazko  10 000 bat dokumentu, euskarri ororen gainean, biltzen ditu atariak eta euskaraz agertzen diren ekoizpen guzien berri ematen du: liburuak, diskoak, aldizkariak, filmak, baliabide numerikoak, joko eta jostailuak. Bestalde, burasoei edota haurrekin lan egiten dutenei zuzendu dokumentuak ere proposatzen ditu.

Dokumentu egokien aurkitzeko, katalogoak bilaketa motore bat dauka eta ekoizpen gehienek aurkezpen labur bat ere dute. Webgune berriak bi sartze proposatzen ditu orain, bata 0-12 urte artekoentzat eta bestea 11-16 artekoentzat.

 

Ikus Katalogoa.eus

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak