(H)ilbeltza 2020

(H)ilbeltza Baztango Euskal nobela beltzaren astea 2020ko urtarrilaren 20tik 26ra iraganen da. Sei egunez Baztan aldeko herri ezberdinek hainbat hitzordu proposatuko dituzte euskarazko edo euskarara itzulia izan den literatura beltzaren inguruan.

Hona hemen egitaraua:

Urtarrilak 20 astelehena, 19:00. Iruritako Gure Kaiola elkartean. Idazleekin solasean. Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburuari buruzko solasaldia Fernando Rey itzultzailearekin.

Urtarrilak 22 asteazkena, 19:00. Anizko Elkartean. “Mirande Beltza” solasaldia Amaia Elizalderen eskutik.

Urtarrilak 24 ostirala, 19:00. Elizondoko Arizkunenean. “Quentin Tarantinoren Mesanotxeko liburuak” solasaldia Begoña del Tesoren eskutik.

Urtarrilak 25 larunbata, 11.00. Elizondoko Arizkunenean. Mahai ingurua:  “Mundua Iturendik pasatu zenekoa”. Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainekin.

Bazkaria, 14:00etan Erratzuko Elkartean. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Liburu aurkezpenak, 16:00etan.

Itsu Kolpeka. Alfontso Gartziandia.

Lardaska (Patricia Highsmith) Josu Barambones II. (H)ilbeltza bekaren irabazleak euskaratua.

18:00etan, Erratzun barna. Susmagarrien Gaua.

Urtarrilak 26 igandea, 11:00. Amaiurren. Itzuli beltza:  “Kontrabandisten Eleak”.

19:00. Elizondoko Arizkunenean. “Poesiaren Kriminalak” errezitaldia.

Urtarrilaren 13tik 26ra Elizondoko Arizkunenean. “Bereterretxeren khantoriaBegoña Durrutyren komikian oinarritu erakusketa.

 

Ikus Berria.eus gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak