Etxepare saria 2020

Euskaraz sortutako albumen ekoizpena sustatzeko helburuarekin sortu zen Etxapare saria 2009n. Nafarroako herri eta eskualde ezberdinetako euskara-zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxerekin lankidetzan eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin.

Etxepare sariak haurrei zuzendutako obra ilustratuak sariztatzen ditu. Sorkuntza lanak albumaren ezaugarriak bete behar ditu derrigorrez, hots narrazio bat izan behar da osagarriak diren irudi eta testu laburren bidez kontatua. Lehiaketa epea idekia da eta parte hartzaileek 2020ko maiatzaren 8a arte dute lanen helarazteko. Saridun bakar bat izanen da; haren liburua argitaratzeko parada eskainia izanen zaio eta 5000€ irabaziko ditu, egile eskubideen aurrerapen gisa.

2019an, Aintzane Usandizaga eta Asier Iturralde bikoteak jaso zuen saria Etxe honetan albumarekin.

 

Ikus  Etxeparesaria.eus