Otsail Ostegunak 2020

Zabalik elkarteak euskararen tokia sustatzeko xedea du Amikuze aldean. 1997a geroztik urtero otsaileko ostegun arratsetan, elkarteak euskarazko mintzaldiak proposatzen ditu. Aipatutako gaiak anitzak dira (ekonomia, ekologia, kultura, historia, politika, soziolinguistika…) eta beti aktualitateari lotuak.

Aurtengo egitaraua:

Otsailaren 6a, 20:30: Aljeriako gerla euskaldunen memorian. Hizlariak : Piarres Aintziart, Xipri Arbelbide eta Jean Louis Davant

Otsailaren 13a, 20:30: Leiho hormatua ; sorginkeria prozesu bat Amikuzen 1370. urtean. Hizlaria: Ander Berrojalbiz

Otsailaren 20a, 20:30: Euskararen haurride, lehengusu eta askaziak. Hizlaria: Eñaut Etxamendi

Otsailaren 27an, 20:30: Komunitatea hats-bahiturik ; euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak. Hizlaria : Ainize Madariaga

  

Ikus Zabalik-en gunean