AMA film laburra ikusgai

1915eko uda. Baxenabarreko Baigorri herriko auzo urrun batean, emazte bat gutun baten beha dago.

Berrogeialdia nolabait arintzeko, hainbat kultur elkarte eta egitura mobilizatu dira publikoari beraien sorkuntzak libreki eskaintzeko. Gastibeltza ekoizpen etxeak Josu Martinezen AMA film laburra (7:20), KANALDUDEren gunean Nahieran ikusgai uzten du bi astez.

2018an 12 zuzendarik osatu zuten Gure Oroitzapenak fikziozko film luze kolektiboaren parte da film laburra. Joseba Sarrionandiaren poema batzuetan oinarritua da.

  

Filma ikusi

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak