Konfinaturik ere #4

Konfinaturik ere, Nora Arbelbide Lete Biarritzeko mediatekako liburuzainarekin hitzordua. Gustatu zaizkion euskarazko dokumentuen - liburuak, musika, filmak... - aurkezteko parada Norarentzat.

 

Konfinaturik ere #4: Zergatik Panpox, Arantxa Urretabizkaia

 

 

1979an argitaratu Zergatik Panpox eleberriak erreferentzia bat izaten segitzen du, aro modernoko lehena baita, nolabait laburbiltzeko, emazte batek idatzia, emazte gorputz batetik, emazte bat duela protagonista. Emazte baten buruan pasatzen denaz.

Liburua bera ez denez sarean, liburua eskuragarri egin arte, mediateka edo saltegiak ireki arte pazientzia elikatzeko, hemen bi proposamen.

Batetik, bide urratzaile izan zen Amaia Lasa poetaren bi poema: Nereak ez diren hauetarik eta Jaungoiko guztiak (Poema Bilduma, 1971)

Bigarrenik, beste erreferentzia nagusietako bat den Miren Agur Meaberen Azalaren kodea (2000) liburutik hartu ANTSIEN OHARRAK – 2, autoreak berak irakurririk. Liburua osoa sarean dago.

Eta azkenik, Eider Rodriguezen Idazleen gorputzak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza.

  

Ikus Mintzalasai gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak