Euskal kultur munduan greba digitala

Kultur munduko langileak bortizki hunkitzen ditu COVIDaren krisiak, eta denbora berean, sekulan bezain gehiago ibiltzen dira sare sozial guzietan kantuak, irakurketak, filmak, antzerki grabatuak, liburu gomendioak, egongelako kontzertuak, dantza ikastaroak…

Hortakotz euskal kultur munduko 1000az goiti idazle, sortzaile, egileek dei bat egiten dute Euskal Herriko gizarteari baita erakunde publikoeri.
Hauen mezua hau da: gaurko krisiak nabaritzen du premiazkoa eta beharrezkoa dugula kultura. Eta denbora berean osoki hauskor eta babesgabea gelditzen da euskal kultur ekosistema.
Galdegiten da konzertazio bat plantatzea Iparraldeko, Euskadiko eta Nafarroako erakundeen artean, urgentziazko eta epe luzerako neurri salbagarriak hartzeko.

Hortarako, greba digitala egitera apirilaren 21 eta 22an deia zabaldua izan da. Xedea da gizartearen baitan kontzientzia hartze baten eragitea, gure kulturaren biziraupena bermatzeko.

 

 

IkusKulturgintzan.eus

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak