Konfinaturik ere #7

Konfinaturik ere, Nora Arbelbide Lete Biarritzeko mediatekako liburuzainarekin hitzordua. Gustatu zaizkion euskarazko dokumentuen - liburuak, musika, filmak... - aurkezteko parada Norarentzat.

 

Konfinaturik ere #7: Zumetarekin

 

 

Jose Luis Zumeta margolaria 81 urterekin zendu berri zaigu.

Bere koloreekin, abstrakziorekin, hiru belaunaldi zeharkatu ditu. Ezaugarrietako bat? Izenik gabe izendatzen zituen margo gehienak: "Egia esateko, ez nuke jakingo zein titulu jarri. Nahiago dut irekia utzi. Jendearen arabera, bakoitzak bere interpretazioa egingo du", azaldua izan du artistak (Berria, 2014)

Hemen bere webgunea

Enara Goikoetxea eta Monika Zumetaren Izenik Gabe/200 x 133 dokumentalak artistaren sortze prozesua erakusten du: dokumentalaren lotura hementxe.

Beste ezaugarrietako bat? Hainbat kantuei koloreak jarri izana. Bereziki Mikel Laboaren kantuei, diskoen azalen bidez. Mikel Laboaren diskografia, biografiak eta hitzak, Zumetaren azalekin hemen.

Hemen Mikel Laboaren kantu zenbait, Xume (Mikel Laboa katedra, Elkar) liburuan agertzen direnak, zuzenean grabatuak:

Lili bat, Joseba Sarrionandiak idatzia
Antzinako bihotz, Bernardo Atxagak idatzia
Gaberako aterbea, Bertolt Brechtena
Xori Erresiñula, kantu herrikoia

Zumeta Gaur taldearekin hasi zen gaztetan. Gaur taldeak bere eragina izan zuen euskal abanguardian. Baionako Euskal museoak erakusketa eskaini zion 2018an. Aurkezpena hemen.

Bonus txiki bat, 20 minutako bidai esperimental bat: Komunikazio Inkomunikazioa, Mikel Laboa (1984).

Eta bidea ez baita eten, beste bi bonus. Bata, Gaberako aterbea Negu Gorriak taldearen bertsioan eta Antzinako bihotz Anarik kantatua.

  

Ikus Mintzalasai gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak