"Sans nom sarea" dokumentala ikusgai

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da Sans Nom Sarea dokumentala.

Berrogeialdia nolabait arintzeko, hainbat kultur elkarte eta egitura mobilizatu dira publikoari beraien sorkuntzak libreki eskaintzeko. Bira produkzioak ikus-entzunezko kooperatibako Beñat Iturriozen Sans Nom Sarea dokumentala (33:00), KANALDUDEren gunean Nahieran ikusgai ezarri du.

  

Filma ikusi

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak