PIRENEAS atari berria

PIRENEAS liburutegi numerikoa da, Paue hiriaren eta Biarnoaren historiaz - baita orokorki Pirinioetaz ere - dokumentu asko biltzen dituena.
Dokumentuak hainbat erakundeetan gordeak dira (liburutegi, museo, aditu batzar…), eta nagusiki ikonografia eta prentsa zaharra dira.
2020ko apirilean, PIRENEAS ataria biziberritzen da: Frantziako liburutegi nagusiarekin partaidetzan eraikirik, “Gallica marque blanche” ereduan oinarriturik. Hau da, Gallica atariaren azpiegitura teknikoa erabiltzen du, eta BnFak Pirinioetaz dituen dokumentu numerizatuak eskaintzen ere.

  

Bisitatu PIRENEAS