Konfinaturik ere #8

Konfinaturik ere, Nora Arbelbide Lete Biarritzeko mediatekako liburuzainarekin hitzordua. Gustatu zaizkion euskarazko dokumentuen - liburuak, musika, filmak... - aurkezteko parada Norarentzat.

 

Konfinaturik ere #7: Zerocalcarerekin

 

 

Gero eta komiki gehiago ari dira argitaratzen euskaraz. Euskaraz argitaratutako komikiak, sorkuntzak edo itzulpenak, zein diren jakiteko: Komikipedia datutegia hemen.

Hauen artean dago Zerocalcare autore italiarraren lana, Hondamuinean, Farmazia Beltzak argitaratu duena 2018an. Erromako Rebibbia auzoko lagun talde baten gora beherak kontatzen ditu. 80. hamarkadan sortuak, 40 urteetara iristear eta beti prekaritatean murgildurik daudenak.

Hondamuinean sarean irakur daiteke hemen.

Hondamuinean 6 hilabete geroago, bigarren alea, irakurgai ere hemen.

Zerocalcare autorea ezagun egin zuen Kobane Calling liburuaren euskal bertsioa ere berriki agertu da. Ikusi

Zerocalcareren zaleentzat, hemen animazioak, zenbait konfinamendu girokoak (italieraz).

Zerocalcare Euskal Herrira etorri zeneko grabaketa- Iruñeko Katakak liburutegian, Sustrai Colina bertsolaria eta Hedoi Etxarte idazle eta Katakrakeko kidearekin: Entzun

  

Ikus Mintzalasai gunean

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak