Lamia: euskal paisaia editorialera iritsi berria

Lamia elkarte argitaletxe berriaren helburua Euskal Herrian oinarritutako literatura-lanak zabaltzea da. Lamiak gaur egungo euskal literaturaren ekoizpen ugaria ezagutzeko aukera eman nahi dio publiko frantsesdunari batez ere. Izan ere, literatur lan horiek askotan ez zaizkio iristen, Fernando Aramburu, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe edo Dolores Redondo bezalako pertsona ospetsuen itzulpenak izan ezik.

Hala, Lamiak bi argitalpen-ildo garatu ditu: batetik, euskaraz sortutako eleberriak frantsesera, gaztelaniara edo ingelesera itzultzea, eta bestetik, Euskal Herriari dagozkion frantsesezko literatura-sorkuntzak sustatzea. Littératures basques d'ici et d'ailleurs aurkezpena irakurri.

Apirilean agertu behar zuen lehen argitalpena – Gil Arrocenaren Elégie Basque (Euskal Elegia) – egungo testuingurua ikusita, gibelatu behar izan da. Lehen kapitulua, ordea, urririk irakurgai dago hemen. Gainera, Un étrange ravissement (Loria arraro bat),autore berak konfinamenduan idatzitako beste ipuin bat linean dago.

  

Lamiaren aurkezpena irakurri