Ospitalea zentroaren berirekitzea

Ospitaleak maiatzaren 25ean irekitzen ditu berriro bere ateak. Ihaute denbora erakusketa, Eliane Heguiaphalen argazki bikainez eta Maritzuli konpainiaren jantziez osatua, ekainaren 27ra arte luzatua da horren kari.
Osasun protokolo bat ezarria da, erakusketa baldintza hoberenetan bisitatzeko. Maskara erabiltzea aholkatua da.

Zentroa ohiko ordutegietan irekita dago, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 12:30era eta 13:30etik 17:30era. Sarrera doakoa da.

  

Ikus Twitter-en