Hiru antzerki obra berri Ganbila bilduman

Susa argitaletxeak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu ditu: Eneritz Artetxe eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun. Izenburu horiek aurretik argitaratutako hiru antzerki-testu sorta osatzera datozte. (Ikus Ganbila: euskal antzerkia harpidetzan artikulua)

Ganbila Susa argitaletxeak antzerkiari zuzentzen dion bilduma da, EHAZE Antzerkizale (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) elkartearekin lankidetzan sortua. Euskaraz idatzitako antzerki testu  bilduma egonkor bat eskaintzea dute xedea. Liburuak aleka eros daitezke baina egitasmoari harpidetuz gero oblag etxen jaso daitezke.

  

Ikus KulturSharea.eus atarian

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Azken berriak