Durangoko azoka 2020 mantendua

Gerediaga elkarteak aurtengo Durangoko azoka mantendua dela adierazi du. Berrogeita hamabosgarren edizioa TaupaDA! lelopean antolatuko da, gaur egungo osasun-egoerari baikorki aurre egiteko prest, abenduaren 5tik 8ra.

Eskolei zuzendutako ohizko lehen eguna, hots ostirala, manera birtualean eginen da, baita ere kultur ekitaldi gehienak. Zuzeneko emanaldi batzuen ikusteko aukera izanen da hala ere, segurtasun neurriei segituz. Azokak 2020ko ekoizpenen denda birtual bat ere eskainiko du sarean.

  

Ikus Berria.eus atarian